Elkarteetzako zerbitzuak
Elkarte guztientzako laguntza eta zerbitzuak
Informazio gehiago Getxoko Udaleko Euskara Zerbitzua
GEHI egitasmoaren dinamizazioa
Aurkezle euskaldunen zerbitzua
Jasotzaileak:
- Euskara Zerbitzuak aurkezle euskaldunak eskaintzen dizkie GETXOKO elkarteei jendaurreko ekintzetan euskararen presentzia eta euskararen kalitatea bermatzeko.
- Elkartea izan barik, zerbitzu hau erabili ahalko dute GEHI hitzarmena izenpetu duten bestelako erakundeek.
Zerbitzuaren nondik norakoak:
- Udalak aurkezle euskalduna ipiniko du beti eta Getxoko elkartea-erakundea bada eta elkartean edo erakundean horretarako gai den inor ez badago.
- Ekintza publikoa izatea.
- Ekitaldia Getxon egitea
- Erakundeak aurkezpenaren aurretik aurkeztu beharrekoaren gidoia prestatzea.
- Aurkezpena euskara hutsez edo ele bietara egin ahal izango da. Ele bietara egiten bada, BETI, euskarari lehentasunezko tratua emango zaio: lehenengo euskaraz eta gero gaztelaniaz, euskaraz eta laburpentxo bat gaztelaniaz edo antzeko moduren bat erabilita.
- Ezin izango da zerbitzu hau interpretazio zerbitzuarekin batera erabili.
Prozedura
Elkarteak eskaera IDATZIA egingo dio Udalari eta eskaeran honako xehetasun hauek emango ditu:
Eguna, ordua, tokia
Aurkezpena zertan datzan: gaia, gidoia...
Iraupena
Harremanetarako pertsonaren izena eta telefonoa
Ebaluazioa eta kalitatea :
- Aurkezleak aurkezpena egiten duen bakoitzean kalitate fitxa bat bete beharko du egiten diren aurkezpenetan kalitatea bermatu eta detektatu daitezkeen hutsuneak aurreikusteko.
- Era berean, aurkezlea eskatzen dutenek ere antzeko fitxa bat bete beharko dute aurkezlearen lana baloratzeko
Oharrak :
- Kasu oso berezietan edo aurkezpen mota hauetan sartzen ez diren aurkezpenen kasuan Euskara zinegotziak erabakia hartzeko ahalmena izango du.
- Aurkezle zerbitzuaren eskaerak, hurrenkerari jarraituz bideratuko dira, aurrekontu-partida dagoen bitartean.
Errotuluak euskaraz ipintzeko
Informazio gehiago: hemen
Materialak euskaratzeko eta itzulpen zerbitzua
MATERIALAK EUSKARATZEKO ITZULPEN ZERBITZUA : gehi@getxo.net
Jasotzaileak:
- Herriko elkarte eta taldeak
- Herriko denda eta establezimenduak.
- Orokorrean, establezimendua, egoitza edo denda kalean duten eta hizkuntza paisaian eragin nabarmena duten saltokiak, bulegoak eta bestelakoak, adibidez, lanbide liberalak, autonomoak. Kanpo geratzen dira finantza erakundeak, enpresa handietako ordezkaritza-bulegoak eta antzekoak.
Eskainitako zerbitzuak:
- Itzulpen zerbitzua (elkarteak inor ez badu).
- Euskarazko testuen zuzenketa.
Zerbitzuaren nondik norakoak:
- Euskara Zerbitzuak gehi@getxo.net helbide elektronikoa ipini du martxan zerbitzu hau erabili nahi dutenentzat. Erabiltzaileek zerbitzu honetara igor dezakete itzultzea nahi duten testua eta itzulpena ere posta elektronikoaren bidez jasoko dute.
- Zerbitzua doakoa da.
- Erabilpen partikularretarako direnak ez dira itzuliko.
- Erabiltzaileak posta elektronikoz bidaltzerik ez balu, ahal dela, testua ordenagailuz edo idazmakinaz idatzita bidaltzea eskatzen dugu.
- Euskara Zinegotziak, kasu berezietan edo oinarri hauetan jasotzen ez den kasuren batean erabakiak hartzeko ahalmena izango du.
- Diru-laguntzak, erregistroaren hurrenkerari estuki jarraituz abonatuko dira, aurrekontu-partida dagoen bitartean.
Aldibereko interpretazio zerbitzua
Zer eskaintzen da
- Aldibereko interpretaziorako azpiegitura
- Aldibereko interpretaria
Hartzaileak
- Zerbitzua, Getxon egoitza soziala edo ohiko zerbitzua eskaintzen duten kirol talde, haurtzaindegi, ikastetxe, parrokia eta elkarteentzat da (kultura, kirola, boluntariotza elkarteak, lankidetza edota bestelako elkarteak).
- Eskaintza, ekitaldi jendetsuetarako dago pentsatuta; 20-25 pertsonatik gorako batzar orokorrak, hitzaldiak, topaketak, urteko bilerak eta antzekoak.
- Itzulpena, euskara-gaztelera/gaztelera-euskara izango da.
- Interpretariaren Zerbitzua eta azpiegiturarena bata besteagandik independienteak dira. Erabiltzaileak eskatu ahal du bata, bestea zein biak.
- Eskaintza honetatik kanpo geratzen dira jaiak eta ospakizunak (ezkontzak, jaialdiak...), antzerkiak
- Ez da zerbitzua eskainiko egun bi (2) baino gehiagoko ekitaldietarako.
- Udalerriko hizkuntza normalkuntzarako bereziki mesedegarria izan ahal den ekitaldiren bat zerbitzu honen barruan garatu ahal izango da zinegotziaren baimenarekin, nahiz eta hemen jasotako baldintzak ez bete.
Baldintzak
- Zerbitzua erabili ahal izateko honako baldintza hauek bermatzen direla ziurtatu beharko da:
- Eskainiko den zerbitzua, leku estalian garatuko da.
- Interpretariaren kabina jartzeko lekua, argitsua izango da, kable bidezko konexioak erraz egiteko moduan izango ditu eta interpretariak hizlaria ondo ikusteko aukera izan beharko du.
- Zerbitzua eskaini edo publizitatea egiten denean, Udalaren logoa jarri beharko da toki ikusgarriren batean
- Getxoko Udaleko Euskara Zerbitzuak zerbitzuaren %67 ordainduko du eta antolatzaileek gainontzekoa.
- Ez da erabiliko hizkuntza normalkuntzaren kontra edo honekin bat ez datozen jardueretarako
Alcance
Si la entidad solicitante del servicio es una asociación del municipio abonará el 33% del coste del servicio.
Aisialdiko begirale eta zuzendari titulua lortzeko ikastaroa
Informazio guztia: hemen
Kirol elkarteen egunerko jardunean euskara sustatzeko
GEHI programaren barruan hainbat diru-laguntza eta zerbitzu eskaintzen dira kirolaren esparruan ere euskara sustatzeko: GEHITU Kirola.
ZER DA GEHITU KIROLA?
Getxoko Udaleko Euskara Zerbitzuaren egitasmo sektorial estrategiko berri bat…
Kirol jardueretan euskararen erabilerari aukerak zabaltzeko:
- Euskara dakitenek erabil dezaten.
- Ikasten ari direnek, praktikatzeko aukera berriak izan ditzaten.
- Ez dakitenen artean, euskararekiko interesa sustatzeko.
Bereziki, ume eta gazteei, zuzendutakoa.
GEHITU KIROLAren HELBURUAK
- Getxoko kirol jardueretan euskararen erabilera sustatzea.
- Getxoko Udalak, euskararen erabilera sustatzeko, funtzioak eta eskaini beharreko zerbitzuak definitzea.
Euskara Zerbitzua
Etxe Sorgindua, Basagoiti 20
48992 GETXO
Telefonoa: 944660011
Posta Elektronikoa: euskara@getxo.eus