Kultura euskeraz
Zer da, helburuak eta hitzarmenak.
Zer da GEHITU Kultura?
KULTUR jardueretan euskararen erabilerari aukerak zabaltzeko egitasmoa:
- Euskara dakitenek erabil dezaten.
- Ikasten ari direnek, praktikatzeko aukera berriak izan ditzaten.
- Ez dakitenen artean, euskararekiko interesa sustatzeko.
Bereziki, umeei eta gazteei zuzendutako kultur jardueretan euskararen erabilera bultzatu nahi duen egitasmoa.
Entitateei hitzarmena sinatzea proposatu zaie: taldeek konpromiso batzuk hartzen dituzte euskararen erabilera bultzatzeko eta udalak konpromiso horiek bete ditzaten laguntzak eta zerbitzuak eskaintzen dizkie.
GEHITU Kulturaren helburuak
Getxoko kultur jardueretan euskararen erabilera sustatzea.
Haur eta gazteei begira antolatzen diren kultur jarduerak euskaraz egin daitezen bultzatzea.
Zein da euskararen egoera kultur elkarteetan?
Getxoko Udalak azterketa soziolinguistikoa egin zuen 2010ean. Azterketa honen helburua xinplea zen: Getxoko kultur elkarteetan euskarak bizi duen egoera zein den ezagutzea.
Hasierako unibertsoa 89 kultur elkartek osatzen zuten. 15 kanpoan geratu ziren, arrazoi ezberdinengatik. Batzuk, elkarte bezala desagertu dira edo, gaur egun, oso jarduera gutxi dute. Beste batzuekin, harremanetan jarri ondoren, ezinezkoa izan da elkarrizketa egitea eta galdera-sorta betetzea.
- Azkenean, galdera-sorta 74 elkarteri pasatu genien.
- Horietatik, 56 elkartek erantzun zuen.
- Elkarteen herena, % 34, oso euskalduna edo nahiko euskalduna dela esan daiteke, nahiz eta gaztelera erabiltzen den.
- Elkarteen % 46an, ez da inoiz edo ia inoiz euskara erabiltzen ahozko harremanetarako.
- Elkarte guztiekin konparatuz, euskararen erabilera askoz altuagoa da, haur eta gazteekin jarduerak dituzten elkarteetan.
Hitzarmenak
A hitzarmena: Euskara eta gazteleraren erabilera gutxienez parekoa izatea.
Entitatearen idatzizko zein ahozko elementuak: erantzungailua, irratia, musika, inprimakiak, errotulazioa, etab
Entitatearen oinarrizko testuak: aktak, oharrak, gutunak, txostenak, etab.
EZAGUTZA
- Entitateko partaideak euskalduntzen ahalegintzea.
- Ahal bada, elkartean euskara arduraduna izendatzea.
MOTIBAZIOA
- Euskararen aldeko sentiberatze lana egin eta mantentzea.
- Udaleko Euskara Zerbitzuarekin batera, euskararen egoeraren jarraipena egitea.
A HITZARMENA :
- Getxoko Antzerki eskola- Escuela de Teatro de Getxo
- Antzezaleak
- Aretxondo kultur elkartea
- Basozaleak
- Biotz Alai abesbatza
- Casino Algorteño- Algortako kasinoa
- Eskuz esku
- Filatelia elkartea
- Galea elkartea
- GetxoBlog
- Guaitorock
- Guaitos
- Gazteen Gurutze Gorria
- Club Ibaiondo
- Irutasun abesbatza
- Itxas Egurra Haizean
- Jentilak
- Kutxus Areatxu fanfarria
- Mesedeetako Ama kultur elkartea- Asociación cultural Ntra. Sra. de las Mercedes
- Ondarreta abesbatza
- Roda
- Sustraiak kultur elkartea
- Tangorako soinutarrak
- Txopolis fanfarria
- Xaramel elkartea
- Zasi eskola dantza taldea
- Zozoak abesbatza
B hitzarmena: Euskara eta gazteleraren erabilera gutxienez parekoa izatea.
Entitatearen idatzizko zein ahozko elementuak: erantzungailua, irratia, musika, inprimakiak, errotulazioa, etab.
Entitatearen oinarrizko testuak: aktak, oharrak, gutunak, txostenak, etab.
Ahal den neurrian, entitatearen barruan zein beste entitate, herri erakunde edo pertsonekiko idatzi zein ahozko harremanak.
Haur eta gazteei zuzenduta antolatzen diren jarduerak, ahal dela, euskaraz izatea.
EZAGUTZA
- Entitateko partaideak euskalduntzen ahalegintzea.
- Ahal bada, haur eta gazteei zuzendutako jardueretan begirale guztiak euskaldunak izatea.
- Ahal bada, elkartean euskara arduraduna izendatzea.
MOTIBAZIOA
- Euskararen aldeko sentiberatze lana egin eta mantentzea.
- Udaleko Euskara Zerbitzuarekin batera, euskararen egoeraren jarraipena egitea.
B HITZARMENA :
- Berantzagi dantza taldea
- Erromoko jai batzordea
- Eskubeltz eskaut taldea
- Gaztetasuna
- Gizatiar
- Guabe
- Itxartu kultur elkartea
- Neguri Langileko jai batzordea
- Portu Zaharreko jai batzordea
- San Martin jai batzordea
- Santa Ana jai batzordea
- Ziztu Bizian
- Zubilleta jai batzordea
C hitzarmena: Erabilera nagusiki euskaraz izatea.
Entitatearen idatzizko zein ahozko elementuak: erantzungailua, irratia, musika, inprimakiak, errotulazioa, etab.
Entitatearen oinarrizko testuak: aktak, oharrak, gutunak, txostenak, etab.
Ahal den neurrian, entitatearen barruan zein beste entitate, herri erakunde edo pertsonekiko idatzi zein ahozko harremanak.
Haur eta gazteei zuzenduta antolatzen diren jarduerak euskaraz izatea.
EZAGUTZA
- Entitateko partaideak euskalduntzen ahalegintzea.
- Haur eta gazteei zuzendutako jardueretan begirale guztiak euskaldunak izatea.
- Ahal bada, elkartean euskara arduraduna izendatzea.
MOTIBAZIOA
- Euskararen aldeko sentiberatze lana egin eta mantentzea.
- Udaleko Euskara Zerbitzuarekin batera, euskararen egoeraren jarraipena egitea.
C HITZARMENA:
- Agurra dantza taldea
- Aixerrota Iñaki Deuna jai batzordea
- Algortako eskaut taldea
- Algortako Gaztetxoak
- Areeta kultur elkartea
- Barrutik kultur elkartea
- Begihandi kultur elkartea
- Bereterretx kultur elkartea
- Bizkaiko trikitixa elkartea
- Branka kultur elkartea
- Algortako Gazte Asanblada
- Gorrondatxe kultur elkartea
- Horra horra Algortako Olentzeko batzordea
- Itxas Argia kultur elkartea
- Organik
- San isidro jai batzordea
- Uktest txalaparta taldea
Udalaren laguntzak
- AYUDAS ECONÓMICAS PARA APRENDER EUSKERA, elkarteko begirale eta langileentzat euskara ikasteko dirulaguntzak.
- EUSKARA IKASTEKO DIRU-LAGUNTZAK Aisialdiko BEGIRALE eta ZUZENDARI TITULUA lortzeko ikastaroa egiteko diru-laguntzak.
- ITZULPEN ZERBITZUA: materialak eta testuak euskaratzeko itzulpen zerbitzua doan.
- AURKEZLE ZERBITZUA: jendaurreko ekintzetarako aurkezle elebidunak doan.
- ELKARTEAREN IRUDIA: ERROTULAZIOA euskaraz edo ele bietara jartzeko diru-laguntzak.
- AHOLKULARITZA: euskararen erabilera areagotzeari begira elkarteak izan ditzakeen zalantzak, laguntza… Bizarra Lepoan euskara elkartearen bidez.
Euskara Zerbitzua
Etxe Sorgindua, Basagoiti 20
48992 GETXO
Telefonoa: 944660011
Posta Elektronikoa: euskara@getxo.eus