Berriak

Egitaraua

2021/06/16

“Uda honetan aktiba zaitez kostaldean”

Ekainak 18an Uda honetan aktiba zaitez kostaldean programa jarriko da abian, 60 urtetik gorakoentzat, Getxo Lagunkoia Zahartze Aktiboko proiektuaren eta Getxo Kirolak-en eskutik.

60 urtetik gorako pertsonentzako proposamen ludiko bat da, udako hilabeteetan, irailaren 30era arte, jarduera fisikoa eskainiko duena, irakasle espezializatuek zuzenduta.

Doako saio horiek astelehenetik ostiralera izango dira, 10:00etatik 11:00etara, egun bakoitzean udalerriko leku batean, jarduera auzo guztietako adinekoei hurbiltzeko.

Horrela,

  • astelehenetan eta asteazkenetan Txurruka kaiko kirol-gunean emango da saioa, Areetako hondartzaren ondoan;
  • astearteetan eta ostegunetan, Ereagako igogailuaren aurrean dagoen jolas-gunean,
  • eta ostiraletan, La Bola hondartzaren parean dagoen berdegunean.

Aire zabaleko hiru espazio dira, ur-iturriekin eta komun publikoekin. Ez da izena eman behar, eta kirol-arropa eta botilatxo bat ur eramatea gomendatzen da. 

Programaren helburua egoera fisikoa hobetzeko da, bi ekintzaren bidez: batetik, helmugara joateko ibiltzeak sortzen duen ariketa, eta, bestetik, parkean bertan egiten den gimnastika saioa. Gainera, pertsonak motibatuko dituzte inguruko hondartzen erabilera osasungarria egin dezaten, betiere indarrean dauden segurtasun-arauak errespetatuz. 

Neguko jarduera fisikoaren balantzea

Udako jarduera honekin Getxoko Udalak 60 urtetik gorako pertsonei zuzendutako jarduera fisikoaren eskaintzari jarraipena ematen dio. Eskaintza hori ikasturtean zehar egin da, eta 220 pertsonak parte hartu dute. Parte hartu dutenen % 95en balorazio maximoak jaso dituzte bai jarduerek bai horiek eman dituzten irakasleek.

Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra política de cookies, aquí Si continuas navegando estás aceptándola
Política de cookies +