Udal Etxebizitza Plana
Getxoko Udalak etxebizitzari buruzko politika berria abian jarri du, honen bidez etxebizitza behar duten pertsonak asebete nahi ditu eta, aldi berean, etxebizitzaren arazoa konpondu beharrean larriagotuko luketen etorkizuneko espekulazioak saihestu nahi ditu.
Dagoen etxebizitza-eskaintza gorabehera, erdi eta behe mailako diru-sarrerak dituzten biztanleek, gazteek bereziki, gero eta arazo gehiago dituzte bere lehendabiziko etxebizitza salneurri egokian eskuratzeko. Getxoko Udalak arazo zein gabezi hauek arindu nahi ditu babes ofizialeko etxebizitzak sustatzen dituela, horretarako, oinarri eta mekanismo hauei jarraitzen die:
- Lehen etxebizitza eskuratzeko erraztasunak ematea.
- Etxebizitza behar duenari eta berau behar duen bitartean ematea.
- Laguntza hauek eskuratzeko gutxienez Getxon erroldatuta egon behar dute (promozio bakoitzaren oinarriak kontsultatu).
- Etxebizitza erabiltzerakoan, txandakatzea sustatzea, horrela, udal etxebizitzen poltsa sortuko litzateke, eta Udalerriko etxebizitzaren beharra beteko litzateke behar hau sortzen den heinean eta ez une zehatz batean soilik:
- Baldintzak berriz aztertuko lituzkete, hau da, laguntza hauek izateko baldintzak eman zituztenetik 10 urte igaro direnean berraztertuko lituzkete eta ondoren 5 urtean behin.
- Erabiltzaileen egoera hobera joan bada eta ezarritako mugak betez gero, aldez aurretik ezarritako salneurria, hau ere eguneratu ahal da, ordaindu ondoren, erabiltzaile hauek etxebizitza utzi beharko lukete gehienez 5 urtetako epean.
- Udalak berreskuratutako etxebizitza horiek poltsaren barruan sartuko ditu eta ohizko prozeduraren bitartez beharra duten multzoetan dauden pertsonei emango dizkie
Hiri-garapen Iraunkorreko Eremua
Foruak 8 kalea (Santa Clara egoitza)
48992 Getxo
Telefonoa: 010 / 94 466 00 00
Posta elektronikoa: 010@getxo.eus
Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 8:00etatik 19:00etara
Lan eta jarduketei buruzko aurretiko komunikazioak, espedienteen kontsulta eta agiri-bilketa. Hitzordua hartu behar da 946620099 telefono zenbakian edo https://citaprevia.getxo.eus web helbidean.
Ondarea eta Etxebizitza: 94 466 00 44 / 45
Ordutegia: astelehenetik ostiralera 8:00etatik 14:00etara.