Aparkalekuak

Ezagutu Getxoko udalerrian dauden aparkaleku guztiak.

aparcamiento-alango

103 aparkalekuren alokairua (Juan Bautista Uribarri kaleko 2-4-6-8. zenbakietako babes ofizialeko eraikina)

Hasiera batean urtebetekoa izango da alokairua, eta beste hiru urtez luzatu ahalko da, gehienez ere lau urtekoa izango baita alokairua. Guztira, 103 partzelen titularra da udala, eta indarrean dauden aurreko kontratuak amaitu ahala adjudikatuko dira.

Alokairuaren prezioa 68 eurokoa izango da eta Getxon erroldatuta dauden adin nagusikoek eskatu ahalko dute, betiere gutxienez urtebeteko antzinatasuna badute eta haien ohiko etxebizitza aparkalekuaren eraginpeko eremuan sartzen bada, bat etorriz onetsitako planoarekin.

Horrez gain, eskatzaileak indarrean izan beharko du gidabaimena eta turismo-ibilgailu baten titularra edo erabiltzaile esklusiboa izan beharko da. Hasiera batean ibilgailuaren titular bakoitzak plaza bat bakarrik eskatu ahalko du. Hala ere, bigarrena eta beste batzuk eskatu ahal izango dira plaza guztiak betetzen ez badira.

Mugikortasun urriko pertsonen ibilgailuetarako dauden lau plazetan interesa duten bizilagunek "Desgaituentzako aparkaleku-txartela" izan beharko dute, bai eta ibilgailu bat erabiltzeko prest izan ere.

Bidezko izapideak egin ondoren, zozketa publikoaren bidez erabakiko da zeintzuk diren plaza lortu duten eskaerak.

----

Zozketa egin ondoren eta esleipenaren aurretik, Getxoko Udalak plegu hauetan eskatzen diren baldintzak betetzen direla egiaztatuko du.

Baldintza horiek betetzen ez direla ikusiz gero, entzunaldiaren izapidea emango da zuzentzeko, eta, hala ez bada, dagokion eskaera baztertzea erabakiko da.

Baldintzak betetzen dituzten eskabide guztiei eskatuko zaie 10 eguneko epean Udal Diruzaintzan gordailutu dezatela lehen hilabeteko errentamendu-prezio gisa esleitutako zenbatekoa, bai eta agiri honetan ezarritako bi (2) hileko fidantza ere.

Epe hori igaro eta gordailurik egiten ez bada, ebazpen bidez dagokion eskaera baztertuko da.

Dokumentazioa:

San Nikolas plazako aparkalekuak

  1. Dekretua: SAN NIKOLAS plazako aparkalekuan aparkalekuak erabiltzeko baimenak publizitatearekin eta lehiarekin emateko zozketan parte hartzeko eskatzaileen behin-behineko zerrenda onartu eta argitaratzea.

  2. Eskatzaileen zerrenda

  3. Zozketa: 2024ko irailaren 10ean, martitzena izango da, goizeko 11:00etan, Santa Klara eraikineko batzorde-aretoan.

Getxoko Udalak Algortako San Nikolas plazan dagoen udal-jabetzako aparkalekuko 95 plazak erabiltzeko baimenak emango ditu, aplikatzekoa den ondare-legerian jasotako publizitate- eta lehia-printzipioak betez.

Baimenaren iraupena bi (2) urtekoa izango da, kontratua formalizatzen den egunetik zenbatzen hasita. Epe hori bi urtez (2) luzatuko da, hau da, gehienez ere 4 urtez.

Banakako tasa-prezioa dago lurzati bakoitzerako, eta OHZ ordaintzen da.

Nahitaezko fidantza bat ezartzen da, tasaren BI (2) HILEKO ZENBATEKOA dirutan izango duena.

Baldintzak:

  • Pertsona fisikoa izatea.
  • Adinez nagusia izatea.
  • Getxon erroldatuta egotea, gutxienez urtebeteko antzinatasunarekin, eskabideak aurkezteko epea irekitzen duen iragarkia Bizkaiko Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunetik zenbatzen hasita, eta helbidea dagokion aparkalekuaren eragin-eremuaren barruan egotea (III. ERANSKINA), edo urte bete baino lehen etxebizitza bat eskuratu izana eragin-eremuaren barruan, non behar bezala erroldatuta egongo den, eta hori etxebizitzaren salerosketa-eskritura publikoaren bidez egiaztatuko da.
  • Gidabaimena indarrean izatea.
  • Turismo-ibilgailu baten titularra edo erabiltzailea edo baliokidea izatea trakzio mekanikoko ibilgailuen gaineko zergaren ondorioetarako. Ibilgailua eskatzailearen titulartasunekoa ez bada, egiaztatu egin beharko du ibilgailua ezkontidearena edo izatezko bikotekidearena dela, edo renting-a, enpresa-ibilgailua edo antzekoa dela.
  • Indarreko legerian ezarritako ezgaitasun edo bateraezintasun-kausaren batean sartuta ez egotea.

Eskabideak:

  • Hilabeteko epean aurkeztea, dagokion iragarkia Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunetik zenbatzen hasita.
  • Eskabideak horretarako normalizatutako ereduan aurkeztu beharko dira, eta herritarren eskura egongo da udalaren web orrian.
  • Erantzukizunpeko adierazpena
  • Zozketa
  • Egiaztatzea
  • Lursaila zozketaren arabera aukeratzea
Dokumentazioa:
  • Administrazio-baldintza berezien agiria: agiria
  • Administrazio-klausulen pleguak: bao

aparcamiento-manuel-gainza

Algortako Manuel Gainza aparkalekuko egoiliarren eta abonatutako pertsonen plazak esleitzeko prozesua

Documentación:

Plazak esleitzeko prozesua

 Getxo Kirolak-en eskutik

Informazio guztia hemen: Gobela

urbanismo

Hiri-garapen Iraunkorreko Eremua

Foruak 6 kalea (Santa Clara egoitza)
48992 Getxo

Telefonoa: 010 / 94 466 00 00
Posta elektronikoa: 010@getxo.eus
Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 8:00etatik 19:00etara

Lan eta jarduketei buruzko aurretiko komunikazioak, espedienteen kontsulta eta agiri-bilketa. Hitzordua hartu behar da 946620099 telefono zenbakian edo https://citaprevia.getxo.eus web helbidean.

Ondarea eta Etxebizitza: 94 466 00 44 / 45
Ordutegia: astelehenetik ostiralera 8:00etatik 14:00etara.

Foruak 8 kalea (Santa Clara egoitza)