Getxo Folk Egitaraua

Getxo Folk jaialdiak askotariko egitaraua ekarriko digu aurten, eta jatorri anitzeko soinuez gozatzeko aukera emango digu.

Kartelaren irudia / Imagen del cartel

Getxo Folk 2022: 38. Nazioarteko Folk Jaialdia 

  • Irailaren 14tik 18ra bitartean 
  • Muxikebarri

Ordainpeko kontzertuak

  • Muxikebarri (Ereaga aretoa)
  • Sarrerak erosi abuztuaren 1etik aurrera


Irailak 14 (asteazkena)

ANA ALCAIDE "RITUAL"

20:00 | 10€ | SARRERA EROSI

Artistaren argazkia / Imagen del artista

Ana Alcaidek,  tradiziozko musikaren  ikerketan nabarmendu den artistak, bere azken lana aurkeztuko du: Ritual. Oraingo honetan, ibilbide zabaleko eta sari ugari jaso dituen  musikariak  harmonia eta sotiltasuna uztartzen dituzten gaiez gozaraziko gaitu, begirada garaikide batetik tradizioa babesten duten doinuen bidez.

Irailak 15 (osteguna)

TANXUGUEIRAS

20:00  | 24€ | SARRERA EROSI

Artistaren argazkia / Imagen del artista

Aurtengo fenomeno musikal iraultzaileena emakume gaztek osatutako hirukote galiziar batean gauzatzen da. Eurovisionerako hautagai izateagatik ezaguna, Tanxugueiras taldeak berrikuntza eta abangoardia irudikatzen ditu antzinako musika egungo beste erritmo eta joerak uztartuz, esaterako trap eta doinu elektronikoekin. Energia, ahalduntzea, sendotasuna eta ahots-birtuosismoa dira bere estilo berritzailearen adierazle nagusiak, trad delakoa.

Irailak 16 (ostirala)

ENREDADAS

20:00| 18€ | SARRERA EROSI

Artistaren argazkia / Imagen del artista

Beren burua eraberritu eta berrasmatzen jakin izan duten lau artista handi biltzen ditu ikuskizun honek: Uxia, Martirio, Carmen Paris eta Ugia Pedreira. Bakoitzak, bere erara, kopla, jota edo alalak irauli ditu, esperimentazioaren eta arriskuaren bidez bizitza berria emanez, modernizatuz eta beste estilo eta genero batzuetara hurbilduz publiko berrietara iritsi ahal izateko. Getxon, errepertorioa elkar trukatuko dute, Sérgio Tannus eta Marcos Teiraren gitarrek lagunduta.

Irailak 17 (larunbata)

MARÍA ARNAL I MARCEL BAGÉS 

20:00 | 24€ | SARRERA EROSI

Artistaren argazkia / Imagen del artista

Azken urteotako musikaren panoramaren errebelazio handienetako bat dugu bikote gazte hau. Badalonako abeslariak eta Flixeko gitarra-jotzaileak herri-musikaren transmisio-kateari jarraipena eman diote era ezin hobean, berezko abestiak sortuz ikerketa-grabazioak, artxibo digitalizatuak eta Iberiar Penintsulako  fonotekak erreskatatzeko proiektuari gehitzeko. Getxon Clamor bere bigarren lana aurkeztuko digute, David Solerrek gitarristak lagunduta.

 

Irailak 18 (igandea)

NEOMAK

20:00 | 8€ | SARRERA EROSI

Artistaren argazkia / Imagen del artista

Emakume-ahotsak, sorginkeriaz betetako melodiak, pandero-doinuak eta dantza. Horiek dira Neomaken proposamenaren osagaiak, eszenaratze berritzaile batekin tradizioan oinarritu eta, aldi berean, horren irakurketa modernoa proposatzen duen taldea. Kepa Junkerarekin Sorginak izenpean aritu ondoren, Neomakek proiektu berri bati ekin dio, Ilargi Berriak, bere izeneko grezierazko hitzaren esanahiari heltzen diona. Horretan, konponketa elektronikoak ahotsekin, perkusio indartsuekin eta trikitiarekin uztartu dituzte. 


Doako kontzertuak Portu Zaharrean

ARRATSALDEKO SAIOAK 18:00

18:00etako aire zabaleko emanaldietan, Getxo Folkek askotariko soinuak hurbilduko dizkigu, El Pony pisador talde katalanaren fusiotik hasi eta Cadipsonians proposatzen duten kalipso eta Cadizko inauterietako umore erritmoen konbinazio bakarrean amaitu, tartean Eva Tejedor y les pandereteres asturiar antzinako tradizioa eta Mielotxinen Nafarroako herri musika daudela.

Irailak 15 (osteguna)  EL PONY PISADOR

Artistaren argazkia / Imagen del artista


Irailak 16 (ostirala) | MIELOTXIN + INVITADOS

Artistaren argazkia / Imagen del artista


Irailak 17 (larunbata)  | EVA TEJEDOR Y LES PANDERETERES 

Artistaren argazkia / Imagen del artista

Irailak 18 (igandea)  | CADIPSONIANS BAND

Artistaren argazkia / Imagen del artista


GAUEKO SAIOAK | 23:00

23:00etako kontzertuek jai giroa dute ardatz. Hori sortzeaz Gozategi arduratuko da, gure plazak trikitixa doinuz bete zituen taldea, oraingo honetan Getxora datorrena bere 30. urteurrena ospatzeko. Buhos ere izango dugu, Kataluniako erreferentziazko jai-taldeetako bat, hain zuzen ere, urtez urte gero eta jarraitzaile gehiago bildu eta Viña Rock eta Festivern bezalako jaialdi handietan parte hartu duena.

Irailak 16 (ostirala)  | GOZATEGI

Artistaren argazkia / Imagen del artista

Irailak 17 (larunbata) BUHOS


FAMILIA OSOARENTZAKO GOIZEKO SAIOAK | 12:00

Familia osoarentzako ikuskizunez gozatu nahi duzue? Charcos neskaren eskutik, barreak, poesiak eta objektuen antzerkiak bat egiten duten istorioa izango dugu, jolasteko gogotik kontatutako kontakizun txikiak gerturatuko dizkigula. Paüra, berriz, musikaz eta umorez beteriko ikuskizuna da, eta pailazoaren hizkuntzaren bidez beldurra bezalako emozio arrunta jasateko moduaz hitz egiten digu.

Irailak 17 (larunbata)  | CUANDO LOS PECES VUELEN (LA CHICA CHARCOS)

Artistaren argazkia / Imagen del artista

Irailak 18 (igandea)  | PAÜRA

Artistaren argazkia / Imagen del artista

 

GETXOFOLK KALEJIRA

Irailak 16 (viernes)  | EUSKAL GIROA TXISTULARIAK

Irteera: 17:30, Portu Zaharra. Ibilbidea Portu Zaharretik San Nicolas plazaraino. 

Artistaren argazkia / Imagen del artista


Irailak 17 (larunbata)  | NAIARA ETA IZARRA TRIKITILARIAK

Irteera: 17:30, Portu Zaharra. Ibilbidea Portu Zaharretik San Nicolas plazaraino. 

Artistaren argazkia / Imagen del artista


Irailak 18 (igandea)  | AGURRA

Buruhandi eta erraldoien kalejira. Irteera: 11:30, La Ola. Ibilbidea La Olatik Portu Zaharreraino.

Artistaren argazkia / Imagen del artista

« Getxo Folk menura itzuli

Kultur etxea

...

Bulego nagusiak


Muxikebarriko informazio bulegoa

Basagoiti, 77 (Musika Eskolaren harreran)
48991 (Algorta) Getxo

Telefonoa: 94 466 01 23
Posta elektronikoa: kulturetxea@getxo.eus

Ordutegia:
Aretoak eta atezaintza: 8:30-14:30