Aurkezpena

tangora etxea

Telefonoa: 944 660 017
E-maila: lankidetza@getxo.net
Tangora Etxea. Algortako etorbidea, 98, 48991, Algorta (Getxo)

Zer da

Getxoko Udaleko Garapenerako Lankidetza Arloa Lehendakaritza Arloaren barruan sortu da, udalak garapenerako lankidetzan izan beharreko politika orientatzeko eta garatzeko asmoz. Garapeneko, sentsibilizazioko eta larrialdi-laguntzetako proiektuak biltzea eta bultzatzea dira Lankidetza Arloaren funtzioak, garapen bidean dauden herriei zuzendurik, haien garapenean laguntzeko asmoarekin betiere.

2020an 2020-2023 Legegintzaldiko Plan berria onartu zen. Planak 114 ekintza biltzen ditu, lehentasunezkoak direnak, eta horien artean nabarmentzekoak dira Lankidetzaren eremuari buruzkoak: 

    • Euskal Fondoarekin eta "Platforma" rekin, hezkuntza globalean eta nazioarteko lankidetzan parte hartzen duten Europako hirien eta eskualdeen sarearekin, elkarlanean jarraitzea, Europako Batzordearen laguntzarekin, Garapen Iraunkorreko Helburuak betetzeko.
    • Hegoaldeko herrialdeetan garapenerako lankidetza-programei udal-aurrekontuaren % 0,7 bermatzeko konpromisoa, Garapenerako GKEen eskutik.
Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra política de cookies, aquí Si continuas navegando estás aceptándola
Política de cookies +