Egitaraua

Martxoan musika klasikoen zikloa itzuliko da Getxora, Kontzertu Klasikoak, alegia.
Andrés Isasi Musika Eskola
19.30
sarrerak dagoeneko salgai
sarrera: 8€
abonamendua: 20€

Martxoak 2, larunbata - Fretwork quintet (biola taldea)

Fretwork quintet

1986an Londresen aurkeztu zenetik, Fretwork biolen taldeak mundu osoan zehar eskaini ditu kontzertuak, zango-biolentzako musika ingeles handiaren oso interpretazio bereziek ezaugarritu dutena. Errepertorio ugari miatu dituzte, bai beren kontzertuetan bai grabaketetan eta edizio diskografikoetan ere, Taverner-etik Purcell-era bitarteko programak interpretatu dituztelarik.

Halaber, Fretwork biolentzako musika garaikidea interpretatzen duen talde aitzindari gisa ere ezaguna da, hogeita hamar konposizio baino gehiago estreinatu ditu. Virgin zigilu diskografikoaren editatutako diskografia ugariaren baitan, William Lawes, Henry Purcell, William Byrd, Matthew Locke, John Dowland eta Orlando Gibbons-en obrak grabatu dituzte.

Harmonia Mundi USA zigiluarekin, Johann Sebastian Bach-en obrekin (Fugaren artea eta Alio Modo) grabatutako bi diskoren edizioa nabarmendu behar da, zeinak, kritika bikainak jaso dituen. William Byrd, Fretwork eta Emma Kirkby-ren musikarekin editatutako beste disko batek ere laudorio handiak jaso ditu.

Egitaraua

Johann Sebastian Bach (1685-1750)
Aria mit verschieden Veränderungen BWV 988
"Goldberg Variations"
Las Variaciones Goldberg BWV 988

Martxoak 9, larunbata - Anda-Louise Bogza (sopranoa) eta Adam Skoumal (pianoa)

Anda-Louise Bogza

Anda-Louise Bogza sopranoak George Enescu kontserbatorioan eta Bukaresteko eta Pragako Akademian (pianoa, klabezina eta kantua) ikasi zuen. Kantu- eta klabezin-diplomak lortu zituen, aitorpenarekin, eta, gero, Pragako Goi Musika Akademian sartu zen; han ere diploma jaso zuen.

1994an, lehenengo saria eta publikoaren saria irabazi zituen Vienako Nazioarteko Kantu Lehiaketan.

Lehenengo konpromisoek Pragako Estatu Operara eta Nazio Operara eraman zuten; oraindik ere haiekin lankidetzan dabil, eta aldizka entzun dezakegu zenbait obra interpretatzen: Jenufa, Kati Kabanova, Doña Ana, Leonora de Il Trovatore, Aida, Tosca, Amelia, Elisabetta de Don Carlo eta Lisa  de La Dama de Picas, Manon "Manon Lescaut", Abigail "Nabucco", Rusalka eta "Rusalka" atzerriko printzesa, Desdémona "Otelo", besteak beste.

Europako eta beste kontineenteetako antzoki garrantzitsuenetan lan egin du. AIDAren antzezpen zoragarriarekin, izugarrizko arrakasta izan zuen Vienako Estatu Operan, Berlingo Operan, Deutsche Oper Berlinen, eta Leipzig Operan. TOSCA zoragarriarekin, izugarrizko arrakasta izan zuen Vienako Estatu Operan, Berlingo Operan, Deutsche Oper Berlinen, eta Leipzig Operan. TOSCA zoragarria izan zen, antzoki hauetan: Maggio Musicale Florentinon eta Municheko Bavariako Estatu Operan (Zubin Mehta maisuaren zuzendaritzapean, bitan), Frankfurteko Operan, Bordeleko Opera Nazionalean, Tel Aviveko New Israelien Operan, Bratislavako eta Bukaresteko Opera Nazionalean, eta Japonian. Mirespen handia sortu zuen Katia Kabanova-ren antzezpenarekin, Tokioko Santory Hall-en eta Brnoko Opera nazionalean, eta Doña Anaren antzezpenarekin, berriz, Marseillako Operan. 2005ean, Parisko La Bastille Opera Nazionalean debutatu zuen, “Rusalka” atzerriko kondesaren antzezpenarekin, eta arrakasta handia izan zuen.

Bere errepertorioak barne hartzen du Leonora de Il Trovatore-ren antzezpena; opera hauetan abestu zuen: Hanburgoko Operan, Budapesteko Operan, Kopenhagueko Royal Operan, eta Sevillako Maestranza Antzokian (Arte Nova Classics-ekin grabatu zen). Aria italiarren grabazio bat egin du baita ere, Arte Novarekin, eta Pavel Haas-en "Der Sarlatan" opera, Decca etxearentzat.

Aipagarriak dira opera hauetan emandako kontzertuak: Vienako Musikverein-en (Haydn-en Jahreszeiten eta Verdiren Réquiem), Londresko Royal Albert Hall-en (Dvorak-en ezkongaiaren tunika), Linz-ko Brucknerhaus-en (Janacek-en meza glagolitikoa), Sttutgart-ko Liederhalle-n (Rachmaninov-en kanpaiak), Salzburgo-ko Festpelhaus-en, Parisko Chátelet antzokian, Nizako Operan, Madrilgo Auditorioan, Bilboko Euskaldunan (2009, Verdiren Réquiem), Bukaresten, Bublinen, Rigan, Tokion, Taipein,... Eta orkestra entzutetsuekin aritu da, hala nola Txekiar Filarmonikarekin, Londresko BBC Orkestrarekin, Sttutgart-ko Filarmonikarekin, edo Leipzig-eko Gerwandhausorchester-ekin.

2008an, "Thalia 2007 saria" irabazi zuen, Pucciniren "La Fanciulla del West" obran egindako MINNIEren antzezlanagatik.

http://andalouisebogza.com/

Adam Skoumal

Adam Skoumal txekiar pianista eta konpositore onenetako eta ezagunenetako bat da Europan, Estatu Batuetan, eta Japonian. Solista moduan lan egin de txekiar eta eslovakiar orkestra garrantzitsuenekin (zuzendari hauen esanetara: Petr Altrichter, Serge Baudo, Jirí Kout, Leoš Svárovský, Jakub Hruša, Petr Vronský, Andreas Weiser) eta milaka europar orkestrekin, esate baterako, Nott-ek zuzendutako Bamberg-eko Sinfoniarekin. Iraganean, kontzertu-serietan jo zuen, antolatzaile hauen eskutik: Txekiar Filarmonika, Pragako Orkestra Sinfonikoa, Pragako Ganberaren Filarmonika, Pilsen-eko Filarmonika, Karlovy Vary-ko Orkestra Sinfonikoak antolatutako Pragako Udaberriko eta Udazkeneko Jaialdiak, maiatzeko Ostravako Janácek, Lípa Musica, Concentus Moraviae, etab. Atzerrira bidaiatu ohi du Pragako Antzoki Nazionaleko Orkestrarekin.

2006an, pianorako eta orkestrarako lehenengo kontzertua eman zuen Prague Philharmonia-rekin, eta urte berean, bigarren kontzertua jo zuen Bohemia Hegoaldeko Filarmonikaren Ganbera Orkestrarekin. Pianorako eta orkestrarako hurrengo konposizioa 2010ean antzeztu zuen, Hradec Kraloven. 2008an, Sholomo Mintz bertutetsu famatuak lehen aldiz jo zuen Skoumal-en "Djinnia" biolinareko eta pianorako obra, Dubrovnik-en. Ordudanik, Sholomo Mintz-ek hainbatetan jo du pieza hori, Hego Amerikako biretan eta baita Erroman, Milanen eta Italiako beste hiriburu batzuetan ere. Bere konposizioetako bat, "ijito melodia baten bariazioak" izenekoa, ezinbesteko obra hautatu zuten Sion-eko Nazioarteko Biolin Lehiaketan, Suitzan, 2009an. Duela gutxi Buenos Aireseko Nazioarteko Lehenengo Biolin Lehiaketaren errepertorioan sartu dute, 2010ean.

Adam Skoumal musikariak Pragako Kontserbatorioan eta Arte Eszenikoen Akademian (Jan Panenka eta Peter Topercezer maisuarekin) ikasi zuen, eta, gero, atzerrian jarraitu zituen ikasketak, Estatu Batuetako unibertsitate ospetsuetan. Dallasko Arteen Eskolako bekak jaso zituen, lehenik, eta, New Yorrkeko Manhattan-eko Musika Eskolan, bi urte beranduago, Ruth Laredok babestuta. Ikasketak egin bitartean, zenbait maisu-eskoletan parte hartu zuen, nazioarteko pianista hauen eskutik: Lazar Berman, P. Entremont, A. Schiff, Eugen Indjic eta Marián Lapsanský.

 Adam Skoumal konpositoreak lehen saria irabazi zuen Txekiar Kontserbatorioen Lehiaketan, 1998an, eta bigarren saria, Pragako Udaberriko Jaialdiaren Nazioarteko Lehiaketan. Halaber, hainbat sari irabazi zituen nazioarteko beste lehiaketa batzuetan -Porto 1999, Italia Pinerolo 1999 (Italia), Estatu Batuak (T. Leschetizky lehiaketa)-, eta finalista izan zen W. Naumburg Lehiaketan eta New Yorkeko Ekialdeko eta Mendebaldeko Artisten Lehiaketan, besteak beste. 2001ean, sari nagusia irabazi zuen Karlovy Vary-ko Gazteen Podium Jaialdian, Rachmaninoff-en hirugarren kontzertuaren interpretazioagatik.

Errepertorio tradizional bat eta gutxi entzundako kontzertuak interpretatzeaz gain  (Dvorák, Novák), Adam Skoumal pianistak askotan sartzen ditu bere konposizioak.  Zenbait CD grabatu ditu, eta irratirako eta telebistarako grabazioak egin ditu, Rachmaninoff-en eta  Bach-en kontzertuak barne, Arco Diva etxerako.

Programa

  • Robert Schumann (1810-1856) Widmung / Dedicación, op. 25/1
  • Franz Schubert (1797-1828) Seligkeit/Felicidad, D 433
    Gretchen am Spinnrade / Margarita en la Rueca, D 118
  • Fréderic Chopin (1810-1849) Zyczenie / El deseo, op. 74/1
    Pier`scie´n / El anillo, op. 74/14
  • Antonín Dvorak (1841-1904) Kdyz mne stará matka / Canciones que me enseñó mi madre, op.55/4
    V tak mnohem srdci mrtvo jest / En muchos corazones, op. 83/2
  • Sergej Rachmaninov (1873-1943) Siren / Lilas, op. 21/5
    Son / Sueño, op. 8/5
    Zdes charaso / How much it is here, op. 21/7
    Never me, drugç! / No me creas, amigo mío, op. 14/7
    Ja zdu tebja / Te espero, op. 14/1
  • George Enescu (1998-1955) Chansons de Clément Marot / Canciones de Clément Marot op. 15 (selección)
    Estrene á Anne, op. 15/1
    Languir me fais... (Chanson XIII - 1525), op. 15/2
    Aux damoyselles paresseuses d´escribes á leurs amys, op. 15/3
  • Richard Strauss (1864-1949) Zueignung / Dedicación, op. 10/1

-----------------------------------------

  • George Bizet (1838-1875) Carmen - aria de Carmen - Habanera
  • Alfredo Catalani ((1854-1893) La Wally - ária de Wally - Ebben? ne andró lontana
  • Giacomo Puccini (1858-1924) Tosca - ária de Tosca - Vissi d arte
  • Giacomo Puccini (1858-1924) Gianni Schicchi - ária de Lauretta - O mio babbino caro
  • Giuseppe Verdi (1813-1901) Trobador - ária de Leonora - Tacea al notte
  • Giuseppe Verdi (1813-1901) Fuerza del destino - ária Pace, mio Dio
  • Léo Delibes (1836-1891) Les Filles de Cadix -ária Bolero

Martxoak 16, larunbata - Miguel Ituarte (pianoa)

 Miguel Ituarte

 Miguel Ituarte Getxon (Bizkaia) jaio zen. Musika-heziketa Bilboko, Madrilgo eta Amsterdam-eko goi mailako kontserbatorioetan jaso zuen. Isabel Picaza, Juan Carlos Zubeldia, Almudena Cano eta Jan Wijn-ekin ikasi zuen.

Beste zenbaiten artean, "Jaengo", "Ferroleko" eta "Fundación Guerrero Fundazioaren" nazioarteko lehiaketetan lehenengo sariak lortu zituen eta, baita, musika espainiarraren interpretazioagatik beste hainbat sari ere (besteak beste, "Rosa Sabater", "Manuel de Falla" eta Hazen Fundazioarena). 1995eko Santanderko Nazioarteko Lehiaketako finalista izan zen.

Bere kontzertu-programetan, sarritan, teklatuko errepertorioko obra garrantzitsuren bat sartu ohi du, Antonio de Cabezon-etik hasita eta oraingo musika-estreinaldietara. Jose Maria Sánchez Verdu, Zuriñe F. Gerenabarrena, Jose Zerate eta Jesús Rueda konpositoreek pianorako obrak dedikatu dizkiote. Duela gutxi, Bach-en "El clave bien temperado" -ren grabaketan aritu da.

Errezitalak  eskaini ditu Europako herrialdeetan eta hainbat orkestrekin aritu da, horien artean, Amsterdam-eko Concertgebouw-eko Ganbera, Londreseko Royal Philharmonic, Lisboako Gulbekian eta Espainiako eta Hego Amerikako beste hainbat eta hainbatekin. 2000ko urtarrilean, Bartzelonako Auditorioko Pianista Handien lehenengo Zikloa ireki zuen Isaac Albeniz-en "Iberia"-rekin.

Ganbera-musikaren alorrean, Takaks eta Ortys laukoteekin, Triálogos hirukotearekin (bertako kidea izan zen Manuel Guillen eta Angel Luis Quintanarekin batera), Iñaki Alberdi soinujolearekin eta Ricardo Sciammarella biolontxelo-jolearekin aritu da. Egun, Cecilia Lavilla Berganza sopranoarekin egiten du lan.

Musikeneko (Euskal Herriko Goi Mailako Musika Ikastegia) pianoko irakaslea da, 2001ean sortu zenetik.

Egitaraua

1. zatia

  • Franz Schubert (1797-1828) Sonata en La menor, D. 784
    Allegro giusto
    Andante
    Allegro vivace
  • Fryderyk Chopin (1810-1849) Doce estudios, Opus 10

2. zatia

    • Béla Bartók (1881-1945) Al aire libre:
      "Con tambores y pífanos"
      "Barcarolla"
      "Cornamusas"
      "Músicas nocturnas"
      "La caza"
    • Anton Webern (1883-1945) Variaciones, Opus 27:
      Muy moderado
      Muy rápido
      Tranquilo y fluido
    • Maurice Ravel (1875-1937) Gaspard de la Nuit
      "Ondine"
      "Le gibet"
      "Scarbo"

 

 

Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra política de cookies, aquí Si continuas navegando estás aceptándola
Política de cookies +