Udal Gizarte Zerbitzuak

Gizarte Zerbitzuak zerbitzu publikoak dira, udalerriko herritar guztientzat. Gure programen bitartez, elkarte edo gizarte erakundeekin elkarlanean aritzen gara gizarte zerbitzu eta baliabideetara iristen laguntzeko, gizarte-bazterketa galarazteko, azterketa horren ondorioak arintzeko eta gizartetik bazterturik daudenak gizarteratzen laguntzeko.

Gure izateko arrazoia

MISIOA

Getxoko Udaleko Gizarte Zerbitzuak pertsonen gizarteratzea errazteko beharrezko babesa eta baliabideak eskaintzen ditugun zerbitzu publikoa gara.

IKUSPEGIAISIÓN

Getxoko Udaleko Gizarte Zerbitzuek honako helburuak lortzeko zerbitzua eman nahi dugu:

  • Gizarte Zerbitzuen Euskal Sisteman jasotako udalen erantzukizuneko prestazio eta zerbitzu guztiak bermatzea
  • gizarte lanaren harreman-izaera bultzatzea
  • eskainitako arreta pertsona bakoitzaren behar eta ezaugarrietara egokitzea
  • behar eta aldaketa sozialei erantzutea, ikuspegi prebentibo eta komunitario batetik

BALIOAK/PRINTZIPIOAK

Getxoko Gizarte Zerbitzuek geure egiten ditugu Gizarte Zerbitzuei buruzko abenduaren 5eko 12/2008 Legean jasotako printzipioak:

  • Erantzukizun publikoa
  • Unibertsaltasuna  
  • Berdintasuna eta zuzentasuna
  • Gertutasuna
  • Prebentzioa, integrazioa eta normalizazioa
  • Arreta pertsonalizatua eta integrala eta arretaren jarraitutasuna
  • Esku-hartzeen izaera interdiziplinarioa
  • Koordinazioa eta lankidetza
  • Gizarte ekimenaren sustapena
  • Herritarren parte-hartzea
  • Kalitatea 


Gure konpromisoak

Artatutako pertsonei balorazio, diagnostiko eta esku-hartze sozialeko prozesuari buruzko informazio argia ematea eta planteatutako eskaeren aurrean tramiteak eta erantzuteko denbora ahalik eta gehien murriztea, ondorengo gehienezko epeak ezarriz:

  • 24 ordu baino lehen arreta eskaintzea, larrialdi egoeran baldin badago (tratu txarrak, ostatua berehala galtzekotan, abandonatutako adingabeak edo parekoak)
  • Profesional batek 72 ordu baino lehen arreta eskaintzea, gure zerbitzuetara lehen aldiz baldin badatoz.
  • Aurrez etorrita baldin badaude, profesional batekin hitzordua ematea hilabete baino lehen.

Ekintza komunitarioaren garapenean generoaren, aniztasun funtzionalaren, kultura artekotasunaren eta hizkuntza normalizazioaren zeharkako ikuspegiak barneratzea.



Erabiltzaileen eskubideak eta betebeharrak

Derechos y deberes PDF
Sailaren Organigrama PDF

Organigramaren grafikoak ohiko organigrama baten edukia gainditzen du, hiru helburu bilatzen dituelako: sailaren egitura erakustea, ematen diren zerbitzuak eta programak erakustea eta zerbitzu bakoitzean diharduten pertsonak



Gizarte Zerbitzuak Memoriak

...

Gizarte Zerbitzuak

Urgull k. z/g
48991 Algorta

Telefonoa: 94 466 01 01
Posta elektronikoa: gizarte.zerbitzuak@getxo.eus
Ordutegia: 08:00 - 14:00