Egoitza
Jesusen Bihotzaren Udal Egoitza Getxoko Udaleko erakunde autonomoa da. Gobernu batzarra eta lantalde profesionalak dauzka, eta izaera publikoko gizarte zerbitzua eskaintzen du adineko pertsona dependienteentzat.
Eginkizuna
Jesusen Bihotzaren Udal Egoitza Getxoko Udaleko erakunde autonomoa da. Gobernu batzarra eta lantalde profesionalak dauzka, eta izaera publikoko gizarte zerbitzua eskaintzen du adineko pertsona dependienteentzat.
Egoiliarrak laguntzako eta enpresako jardueraren ardatza dira, eta jarduketa guztietan lehentasunezko irizpidea dugu euren arreta. Egoiliarrari dagokionez::
- Eskaeren eta betebeharren aurreko arreta
- Erantzun azkarra
- Komunikazio egokia
Egoiliarrari zuzenean lotutako talde interesgarriei (familiak) dagokienez:
- Norbanako arreta eta tratua.
- Komunikabideak irekitzea.
- Informazio egokia.
Pertsona arteko harremanei dagokienez
Egoiliarrek gainerako herritarrek bezainbeste eskubide dutelako abiapuntua dugu
Egoiliarrei errespetua erakustea lehentasuna da:
- Pertsona arteko diferentziak onartzen dira.
- Intimitatearen errespetua sustatzen da.
- Egoiliarrari buruzko osoko iritzia izaten da.
Pertsona arteko harremanei dagokien errespetua ere azaldu behar da egoitzako langileen artean eta egoitzak elkarbide duten taldeen eta langileen artean.
Profesionaltasuna
Profesionalen gaitasun teknikoak eta lanean jarduteari erantsitako erantzukizunak kalitatea eta eraginkortasuna bermatzen dituzte.Oinarrizko jarrera-adierazleak:
- Lanbideko ezagutza eta garapena etengabe eguneratzen dira.
- Jarduerari dagokion eremu teknikoan eta kudeaketa-esparruan arduraz aritzen gara.
- Elkarlana, antolakundearekin ezaguerak konpartitzen dira.
- Eginkizunak eta helburuak betetzeko orduan pertsonak inplikatzen dira.
Udal Egoitza
Ormetxe kalea, 22
48992 Getxo
Telefonoa: 94 403 47 40
Posta elektronikoa: administrazioa.egoitza@getxo.eus