Gazte lonjak
Gazte lonjak
Lonjen programaren helburuak honako hauek dira. Alde batetik, lonjen erabiltzaileen eta auzokideen arteko bizikidetza sustatzea eta, beste alde batetik, lonjen erabilera egoera ahalik eta seguruenean izatea.
Lonjekin zerikusia duen edozeri buruzko galdera edo kexarik egotekotan edonor jar daiteke kontaktuan lonjen programarekin.
Zerbitzuaren ordutegia:
- Astelehenetik ostiralera 9:00etik 17:00era.
- Uztaila eta abuztuan astelehenetik ostiralera 8:00etatik 14:00etara
- gaztelonjak@getxo.eus
- 638 32 20 65
- Ondoko hauek izango dira gutxienekoak: txorrotako ura (Partzuergoaren kontratuaren eta ordainagiri baten bidez frogatu behar da), gutxienez txorrota bat, argia (baimen- dutako instalazio elektrikoa (Iberdrolaren kontratuaren eta ordainagiri baten bidez frogatu behar da), larrialdi argiak, bainugela (konketarekin eta komunarekin), eta su-itzalgailu bi (bata koadro elektrikorako eta bestea normala, 21 A-113B).
- Ezin da sukalderik egon. Baldin badago, desgaituta egon behar da. Ezta su txikirik edo antzekorik ere.
- Mikrouhin-labea erabiltzea baimentzen da.
- Lonjaren jarduera barruan egin behar da.
- Hosgabetu nahi izanez gero, profesionalekin egin.
- Musika-aparatuak, bozgorailuak, telebistak etab ateetatik eta leihoetatik urrundu behar dira. Ez dira alferrik ireki behar. Barruan ezin da gainditu etxebizitza baterako dezibelio maila normala. 75dB gaueko 10ak arte, eta ordutik aurrera tele- bista soilik entzun ahalko da bolumen normalean, ordenantza betez.
- Ez aritu gidaridun ateak edo pertsianak etengabe irekitzen eta ixten.
- Txirrinik badago, ez du zaratarik egin behar (barruan argia piztu arazi behar du) edo bolumena oso baxu eduki behar du.
- Lokalaren kanpoaldean jendea biltzea galarazi behar da.
- Lokalaren inguruan autoak, motorrak eta abarrekoak pilatzea eta zarata egitea galarazi behar da.
- Lokalean ezin da motorrik, motozikletarik, motorren erregairik ez ekipo elektrogenorik sartu.
- Ezin dira zaborrak pilatu. Hondakinak birziklatzen saiatu behar da.
- Beirak eta ebakitzen duten gainerako gauzak berehala garbituko dira.
- Noizean behin lokala aireztatuko da.
- Lonjaren kanpoaldea ere txukun egon behar da.
- Lokalean ezin da animaliarik bakarrik egon.
-
Taldeak altzariren bat botatzea erabakitzen badu, Trasteak Biltzeko Zerbitzuari deitu beharko dio. (T. 94 464 43 80)
Erantzukizun zibileko asegura
- Erantzukizun zibileko aseguru bat kontratatu beharko da.
- Lonja guztiek botika-kutxa eduki behar dute.
- Berogailu elektrikoak bakarrik baimentzen dira. Entxufearen diferentziala lokalaren gainontzekotik bereiz egon behar da, indarreko zirkuituari konektatuta, eta zein bere magnetotermikoarekin.
- Sarrera nagusia kalean egon behar da (espazio publikotik pribatura) eta inoiz ez atari, soto edo garaje batean.
- Sarbideko atea erraz irekitzeko modukoa izan behar da. Ez da inoiz barrutik giltzez itxi behar.
- Lokalean sartzeko bide bakarra pertsiana edo ate “preleva” bat denean, segurtasun neurri gisa ezin izango da inoiz itxita egon barruan norbait baldin badago. Egoera honetan, lokala ez litzateke balioduna, Zaraten Ordenantza ez bailuke beteko. Salbu eta lokalak beste ate bat badauka, lehenengo eta bigarren atalak betetzen dituena.
Gazteria Zerbitzua
Urgull kalea, 4 – 2º
48991 Algorta
Telefonoa: 944 660 018
Posta elektronikoa: gazteria@getxo.eus
Gazte Informazio Bulegoa
Torrene kalea, 3
48991 Algorta
Telefonoa: 944 660 353- 688 880 985
gaztebulegoa@getxo.eus
Jendaurreko ordutegia:
Astelehenetik ostiralera: 10.00etatik 14.00etara.
Astearte eta ostegunetan: 17.00etatik 19.00etara
Abuztuan itxita.