Hiriko Udalekuak

2024ko Uda

2024ko uda onartuen eta itxaron zerrenda

Nortzuk har dezakete parte 2024ko udako hiri-udalekuetan?

  • 5 eta 12 urte bitarteko haurrak (2012-2019 artean jaiotakoak)
  • Getxon erroldatuak
  • Lehenengo txanda: uztailaren 1etik 12ra = 10 egun/Bigarren txanda: uztailaren 15etik 30era = 10 egun
  • Larunbat, igande eta jaiegunetan ez dago udelekurik. Uztailaren 26an (ostirala) ez dago kolonia-zerbitzurik.
  • Bi ordutegi aukeran: 09:00 - 14:00 edo 09:00 - 17:00 (09: 00etatik 17: 00etara bazkaria barne). Txanda bakoitzeko eta ikastetxe bakoitzeko lanaldi osoko ordutegia (09: 00etatik 17: 00etara) gutxienez 12 izen-ematekoa izango da. 
  • Txangoak egiteko egunak: 09:00-17:30, lau txango txanda bakoitzean
  • Txango-egunetan ez dago janari- zerbitzurik
  • Sartzeko ordutegi malgua: 09:00- 09:30
  • Bi txandetarako plaza kopurua: 228

Non garatzen dira koloniak? ROMO LHI / GEROA IKASTOLA / SAN IGNACIO LHI

Zozketa

Zozketaren bidez honako hauek zehaztuko dira:

  • Onartutako pertsonen zerrenda.
  • Egon daitezkeen bajak betetzeko itxaron- zerrenda.
  • Zerbitzuaren eskaera handia dela eta, ezin izango da txanda errepikatu.
  • Zozketaren sistema. Txanda bakoitzeko zozketa-sistema hau izango da: Aplikazioak zozketa bidez adieraziko du pertsona bat automatikoki, eta hurrengo guztiak txanda eta ikastetxe horretan sartuko dira, leku-kopurua bete arte. Gainerako eskaerak itxaron-zerrendan geratuko dira.
  • Familia bereko pertsonak automatikoki sartuko dira horietako bat onartzen denean.
  • Txandaren batean onartutako pertsonak ez dira itxaron-zerrendan agertuko bi aukera egin badituzte.
  • Onartutako pertsonen zerrenda: Zozketaren zerrendak orri honetan argitaratuko dira maiatzaren 20an zehar.
  • Zalantzarik izanez gero: Gaztebulegoa. 688 880 985.

Ordaintzeko modua: Onartutakoei mezu elektronikoa bidaliko zaie, ordainketa-gutuna erantsita, eta bertan adieraziko zaie zein epetan egin behar duten.

Oharra: Epea amaituta, ordainketa egin ez bada, pertsona bazterturik geldituko da eta itxaron-zerrendako hurrengoari emango zaio sartzeko aukera.

Prezioak

  • Prezio orokorra: 09:00etatik 14:00etara = 128,00 € / 09:00etatik 17:00etara = 194,00 €
  • Prezio murriztua (diru-sarrerak bermatzeko errenta eta/edo gutxieneko diru-sarrera jasotzen dutenak edo familia ugarikoak): 09:00etatik 14:00etara = 58,00 € / 9:00etatik 17:00etara = 87,70 €

Bilera familiekin: Udalekuak hasi aurretik bilera egingo da zalantzak argitzeko eta ezinbesteko informazioa emateko. Eguna, ordua eta tokia ordainketa- gutunarekin batera jakinaraziko dira.

« Gazteria

...

Gazteria Zerbitzua

Urgull kalea, 4 – 2º
48991 Algorta

Telefonoa: 944 660 018
Posta elektronikoa: gazteria@getxo.eus

Getxoko Gaztebulegoa

Torrene kalea, 3
48991 Algorta
Telefonoa: 944 660 353- 688 880 985
gaztebulegoa@getxo.eus
Jendaurreko ordutegia:
Astelehenetik ostiralera: 10.00etatik 14.00etara.
Astearte eta ostegunetan: 17.00etatik 19.00etara
Abuztuan itxita.