Aholkularitza psikologikorako zerbitzua
Aholkularitza psikologikoko zerbitzuaren helburua, Getxoko 12 eta 30 urte bitarteko gazteei laguntzea eta zenbaitz baliabide eskaintzea da.
Norentzat?
Getxoko 12 urtetik 30 urtera bitarteko gazteak.
Aholkularitza psikologikoko zerbitzuaren helburua, Getxoko 13 eta 30 urte bitarteko gazteei laguntzea eta zenbait baliabide eskaintzea da, bizitzen ari diren egoerak errazago kudea ditzaten, hala nola bikotean dituzten zailtasunak, antsietatea, autoestimuarekin erlazionatutako gaiak, besteekin harremanetan jartzeko zailtasunak eta segurtasunik ezak, sexualitateari buruz izan ditzaketen zalantzak edo kezkak, etab.
Zertarako?
Hau ez da, berez, gune terapeutiko bat, entzuteko eta aholkatzeko doako gune bat baizik. Gehienez ere 50 minutu inguruko 4 saio egingo dira, eta orientatzen saiatuko gara, zure baliabide pertsonalak mugiaraziz edo zure ondoezak konpontzen lagunduko dizuten zerbitzu espazializatuen berri emanez.
Saioa on-line edo aurrez aurre egin daiteke.
Nola?
Urgull kalea 4, 3. solairua, Algorta (Gauegun Gaztelekua)
RKE. Santa Eugenia plaza, 1, behea. Erromo (Guregune Gaztelekua)
Hitzordua eskatu behar da, hitzordua eskatuz whatsapp edo telefono bidez 685 737 399 zenbakian edo aholkularitzapsikologikoa@getxo.eus helbidea idatziz.
Gazteria Zerbitzua
Urgull kalea, 4 – 2º
48991 Algorta
Telefonoa: 944 660 018
Posta elektronikoa: gazteria@getxo.eus
Getxoko Gaztebulegoa
Torrene kalea, 3
48991 Algorta
Telefonoa: 944 660 353- 688 880 985
gaztebulegoa@getxo.eus
Jendaurreko ordutegia:
Astelehenetik ostiralera: 10.00etatik 14.00etara.
Astearte eta ostegunetan: 17.00etatik 19.00etara
Abuztuan itxita.