Sentsibilizazio kanpainak

Urtean zehar, Berdintasun Zerbitzuak sentsibilizazio kanpainak egiten ditu gai ezberdinen inguruan. “Data seinalatuak” aprobetxatuz, informazio, hausnarketa eta eztabaidarako jarduerak antolatzen dira Emakume Elkarte eta Berdintasun Kontseiluan parte hartzen duten beste taldeekin batera aukeratutako gaien inguruan.

Manifestación 8 de marzo

Martxoak 8, Emakumeen Nazioarteko Eguna

Cada año la campaña se centra en un tema para así poder recorrer los diferentes ámbitos en los que persisten discriminaciones hacia las mujeres.


Día del Orgullo

Gay, lesbiana, bisexual eta transexualen eguna

Ekainaren 20an mundu osoan ospatzen da  Gay, lesbiana, bisexual eta transexualen harrotasun eguna. Hasiera batean, Gay harrotasun eguna bezela ezagutu zen, baina pixkanaka, bestelako orientazio eta identitate sexualak hartu dira kontuan, hauek ere ikusgai izateko beharra  eta berezko aldarrikapenak dituztelako.

2009tik aurrera, udalerriko emakume elkarte baten proposamena jarraituz, Berdintasun Zerbitzuak urtero antolatzen ditu aldarrikapen egun hau ospatzeko jarduerak.

  • 2014 Gazteek homofobiaren inguruan dituzten perzepzioei buruzko hitzaldia Gehitu elkartearen eskutik.
  • 2013"Ser o no ser visible" antzezlana La trapera & Cristina Castillo konpaniaren eskutik.
  • 2012 Mahai-ingurua Xara Sacchi artista eta aktibista lesbiana, Alira Araneta, transexualen eskubideen aldeko aktibista, MDMA lesbiana taldea eta Gaztehgam taldearen eskutik. Euskadiko mugimendu lesbiko, gay eta transexualen egoera, beren aldarrikapenak eta taldeek dituzten erronkei buruz hitz egin ziguten.
  • 2011 Zine forum Jamie Babbiten “Itty bitty Titty Committee” filmaren proiekzioarekin. Ondoren, Aldarte elkarteak solasaldia dinamizatu zuen.
  • 2010  Mahai-ingurua  “Gay, Lesbiana eta Transexualen egoera, eskubideak eta errebindikazioak” izenpean, Aldarte, Eerrespetuz eta Egham elkarteen parte hartzearekin.
  • 2009 Bi laburmetraien aurkezpena, Tania Arriaga Azkarateren “La Espinita” eta Yolanda Martinezen “De compras con mi madre”. Proiekzioa eta gero, zuzendariek publikoarekin solasaldi batean parte hartu zuten.
Día Internacional contra la violencia hacia las mujeres

Emakumeenganako indarkeriaren kontrako Nazioarteko eguna

Emakumeenganako indarkeriaren kontrako Nazioarteko eguneko kanpaina Berdinsarea Sarea osatzen duten gainerako udalekin batera antolatzen da. 2008. urtean, puntu lila sortu zen indarkeria sexistaren aurkako sinbolo bezala.

Urtero, publiko jakin bati zuzendu izan zaio kanpaina, baina azkeneko urteotan, Beldur Barik ekimenaren bitartez, neska-mutil gazteenganako indarkeria prebenitzera bideratu dira sentsibilizazio jarduerak. Gida eta komiki bat argitaratu dira eta Beldur Barik izeneko lehiaketa eta jardunaldia abiarazi dira.

Berdinsarea Sareko gainerako Udalekin batera, Emakumeenganako indarkeriaren kontrako Nazioarteko eguna dela eta, erakundeen adierazpena ere onartzen du urtero Getxoko Udalak.

Baterako kanpainan parte hartzeaz gain, Getxoko Udalak, Berdintasun Kontseiluarekin batera, bere jarduerak ere egiten ditu.
Gizartiar emakumeen elkarteak, bere aldetik, azaroaren 25ean, urtero deitzen du indarkeria matxistaren aurkako elkarretaratzea, Areetan.

Red de espacios libres de violencias machistas

Indarkeria matxistarik gabeko espazioen sarea

Kanpaina honen bidez, Getxoko Udalak Getxoko establezimenduak (saltokiak, dendak, tabernak, etab.) gonbidatzen ditu Indarkeria Matxistarik Gabeko Espazioen Sarera atxikitzera; horretarako, indarkeria matxistaren adierazpen zein modalitate ororen aurkako konpromiso esplizitua hartu beharko dute, baita indarkeria matxistarik gabeko espazioaren bereizgarria jarri ere.

Bete inprimakia atxikitzeko: HEMEN

Corresponsabilidad: Comparte, haz tu parte

Erantzukizuna: Bakoitzak berea, denok batera

Comparte, haz tu parte / Bakoitzak berea, denok batera lemapean, Berdintasunerako Zerbitzuak bi kanpaina gauzatu ditu honako helburu hauekin: Etxeko lanetan eta menpekotasun-egoeran dauden pertsonen zainketan zereginak banatzea eta erantzukizunkidetza sustatzea; eta generoarekin lotutako rolak zalantzan jartzea.

2009an, 5.000 liburuxka banatu ziren ohiko lekuetan eta udaleko beste hainbat arlorekin elkarlanean bi ekintza gauzatu ziren: zainketa-lanak emakumeen irudi bidez irudikatzen dituzten bideko seinaleztapena aldatzea eta Villamonteko Kultur Etxean haurren pixoihalen aldalekua gizonezkoen komunean jartzea.

 2010ean, kanpainari jarraipena eman zitzaion 500 kartel zabalduz eta astebetez Getxoko metroko geltokietako txartelak saltzen dituzten makinetan irudia eta testuak sartuz.

Karteleko irudiak aurreko urteko liburuxkako pertsonaiak erabiltzen ditu eta Comparte, haz tu parte /  Bakoitzak berea, denok batera lema ere errepikatu egiten da.

« Berdintasuna

Igualdad

Berdintasun Zerbitzua

Urgull kalea (Bigarren soilarua)
48991 Algorta

Telefonoa: 94 466 01 36
Posta elektronikoa: berdintasuna@getxo.eus