Euskal Fondoa
Euskal Fondoa Lankidetza Deszentralizaturako koordinazio eta laguntza tresna bezala eratu da, hau da, Euskal Herrian Garapen Bidean diren Herrialdeetako instituzio, erakunde sozial eta komunitateekiko harreman solidarioen alde diharduten esperientzia lokalak biltzen dituen Lankidetzareko tresna.
Beti ere Euskal Herriko Garapenerako Lankidetza Lokalaren esparruan, Asoziazioak bere kideek lankidetzareko eragile aktiboen papera hartu dezaten bultzatzen du. Guzti hori programekiko autonomia eta identifikazio lokala mantenduz, eta ekimen bateratu, informazio eta esperientzien elkar trukaketa, asistentzia teknikoa, eta abarren bidez eraginkortasun handiago bat lortu asmoz.
Garapenerako Lankidetzara eskainitakoaz gain Euskal Fondoa justizian, berdintasunean, tolerantzian oinarritzen diren elkarbizitza baketsurako baloreak sustatzen, eta guztiok bizitza sozial, kultural eta politikoan aktiboki parte har dezagun bultzatzen saiatzen da.
Hitz gutxitan, Asoziazioaren helburua zera da: Herrien arteko desberdintasun egoera latzaren oinarri eta ondorioetaz herritarrak sentsibilizatzea batetik eta munduko ordunu berri justuago eta solidarioago bat ezartzeko elkarlanaren beharra transmititzea bestetik.
Garapenerako lankidetza
Casa Tangora.
Avenida de Algorta 98, 48991 Algorta
Teléfono: 944 660 017
Email: lankidetza@getxo.net