Osoko Bilkura zuzenean

 

Herritarrek galderak egin ahal izango dituzte. Nola parte hartu? Honela bidal daitezke galderak:

  1. Telematikoki, honen bidez: Administrazio elektronikoko bulegoa
  2. Posta elektronikoz: idazkaritza@getxo.eus

Galdera egiten duen pertsonaren izen osoa adierazi eta nortasun agiri nazionalaren dokumentua aurkeztu behar da, bai eta galderaren testua erantsi ere. Osoko Bilkura egin aurreko egunera arte bidal daitezke galderak. Galdera udaleko idazkariak irakurriko du Osoko Bilkurako kideen galdera eta eskaeren txandaren ostean.

OHARRA: Osasun-arrazoiak direla eta, osoko bilkura ateak itxita egingo da baina "streaming" bidez emitituko da.

Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen Legearen 46.3 artikuluan ezarritakoaren arabera, bilkura formatu telematikoan/bertaratutakoa egingo da.

Uztailak 29ko osoko bilkura

Goiko irudian klik eginez, Getxoko Udalak 2021eko uztailaren 29an egindako osoko bilkuraren emanaldira sar zaitezke.

  • Ordua: 9:30
  • Tokia: Udaletxeko Bilkura Aretoa

Gai-zerrenda

- Gai-zerrenda

EBAZPEN ATALA

110.- Getxoko Udalbatzak 2021eko ekainaren 24an egindako aurreko ohiko osoko bilkuraren akta onesteko proposamena.

ANTOLAKUNTZA ETA KONTUAK

111.- 2020. urteko kontu orokorraren onesteko proposamena.

112.- Getxo Kirolak tokiko erakundeari Getxo Herri Kirol Taldearen alde dirulaguntza izenduna emateko beharrezkoa den kreditu gehigarria onartzeko proposamena.

113.- Udalerriko pertsona nagusien hiru entitateren aldeko dirulaguntza izendunak emateko kreditu-transferentzia onesteko proposamena.

114.- Correos y Telégrafos, S.A., S.M.E. estatuko sozietateari fakturak ordaintzeko erabaki-proposamena.

115.- Lanpostuen zerrenda aldatzeko proposamena.

116.- Osoko bilkurako kontratazio-mahaiko kideak izendatzeko proposamena.

117.- Puerto Deportivo El Abra-Getxo S.A. sozietatearen administrazio kontseiluan udala ordezkatuko duen udalkidea izendatzeko proposamena.

118.- Getxoko udaleko eta erakunde autonomoetako diru-laguntzen plan estrategikoa 2020-23 aldatzeko proposamena.

UDAL ORGANOEN KONTROLA

ALKATETZA

119.- Bozeramaileen Batzordearen akordioaren berri ematea: Mikel Iturgaitzi egindako jazarpena eta eraso saiakera gaitzesteko adierazpen instituzionala.

120.- Bozeramaileen Batzordearen akordioaren berri ematea: Getxoko pintada faxisten aurkako adierazpen instituzionala.

ANTOLAKUNTZA ETA KONTUAK

121. Hainbat dekreturen berri ematea: aurrekontua gehigarrizko kredituz baliatuta aldaraztekoak.

122.- Hainbat dekreturen berri ematea: transferentziak erabiliz aurrekontuak aldaraztekoak.

123.- Kreditua erantsiarazteko hainbat dekreturen berri ematea.

124.- Kontuhartzailatzaren 25/2021 txostenaren berri ematea. Finantza-iraunkortasunari buruzkoa da txosten hori, eta honekin dago lotuta: aurrekontuaren aldaketak finantzatzeko asmoz 2020ko udal-aurrekontuaren likidazioarekin lortutako altxortegiko geldikina 2021eko aldian (lehenengo eta bigarren hiruhilekoetan) gastu orokorretarako erabiltzea.

MOZIOAK ETA INTERPELAZIOAK

125.- PP alderdiko udal taldeak aurkeztutako mozioa: Zugatzarten bidegorria kentzea.

126.- PP alderdiko udal taldeak aurkeztutako mozioa: Parte-hartze izaerako aurrekontuak gauzatzea.

127.- PP alderdiko udal taldeak aurkeztutako mozioa: "Brocante" izaerako azoka herrikoiak ezartzea.

128.- Getxo-EH Bildu alderdiko udal taldeak aurkeztutako mozioa: Getxoko memoria historikoa ahaztu ez dadin.

129.- Getxo-EH Bildu alderdiko udal taldeak aurkeztutako mozioa: energia berriztagarrien alde.

130.- Elkarrekin Podemos udal taldeak aurkeztutako mozioa: Bolueko hezegunea zaintzea.

131.- Elkarrekin Podemos udal taldeak aurkeztutako mozioa: Getxoko sexu-hezkuntza integralari eta hilekoarekin loturik dagoen pobrezia.

GALDE-ESKEAK

 - Osoko bilkura guztietara sarbidea

LEGEZKO OHARRA

Parte-hartzaileei eta bertaratuko direnei eta jakinarazten zaie ekitaldia grabatu egingo dela, eta bitartean argazkiak egingo direla; argazki zein grabazio horiek gorde, argitaratu edo zabaldu egin ahal izango dira Getxoko Udalaren Internet bidezko kanal eta plataforma ofizialetan. Halaber, bertaratuek datuak eskuratzeko, zuzentzeko, ezeztatzeko eta horien aurka egiteko eskubideak erabili ahal izango dituzte, bai eta norberaren eta familiaren intimitateari, irudiari eta ohoreari dagozkion beste eskubideak ere, honako helbide honen bitartez: Foru kalea, 1, 48992. Algorta.

Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra política de cookies, aquí Si continuas navegando estás aceptándola
Política de cookies +