2024/5/15
Uztailaren 15era arte aurkeztu ahal izango dira eskabideak ikerketa eta ekoizpen artistiko garaikidea sustatzea helburu duten hiru dirulaguntzak jasotzeko eskabideak
Bihar hasita eta uztailaren 15era arte ‘Getxoarte’ Egonaldi-beken edizio berri bat egongo zabalduko da. Kultur Etxeak bultzatutako ekimen horren bitartez ikerketa eta ekoizpen artistiko garaikidea bultzatu eta sortzaile, profesional eta herritarren arteko elkarreragitea sustatu nahi da. Deialdiaren bosgarren edizioan hiru beka emango dira, eta horietako bakoitzak 5.000 euroko zuzkidura izango du.
Deialdia praktika garaikideen lan eta proiektu argitaragabeetara irekita dago, banakakoak zein kolektiboak izan, eta ezinbestekoa da bitartekaritza-prozesuak txertatzea horien garapenean. Horretarako, Getxoko kolektibo zehatzekin lan-dinamikak integratu beharko dituzte, azken urteotan Getxoarteko Bitartekaritza eta Egonaldi Programak bultzatu baitu horrelako ekimenak.
Ikerketa-proiektuak aukeratu ondoren, bost hilabeteko iraupena izango dute, 2024ko uztailaren 1etik abenduaren 1era eta Romo Kultur Etxean garatu beharko dira. Proposamenen hautaketaz arduratuko den epaimahaia honako hauek osatuko dute: David Arteagagoitia artista eta EHUko Arte Ederren Fakultateko irakasleak, Naia del Castillo artista eta irakasleak eta Kultur Etxeko teknikari batek.
Aukeratutako proiektu bakoitzari derrigorrezko tutoretza-ordu multzoa esleituko zaio ikerketaren jarraipena egiteko, Kultur Etxeak hautatutako profesionalek gidatuta. Deialdian parte hartu nahi duen orok oinarriak kontsultatu ahal izango dituzte www.getxo.eus/kulturadeialdiak estekan.