Hurrengo ekitaldiak Ikusi jazoera guztiak

Nabarmenak

Zerbitzuen egokitzapena

Zerbitzuen egokitzapena

Maiatzaren 17tik aurrera Getxoko Kultur Etxeak bere zerbitzuak egokituko ditu Eusko Jaurlaritzaren 23/2021 Dekretura, Covid-19ari eusteko neurri berriak ezartzen dituena. Horren ondorioz, Romo eta Villamonteko kultur etxeetako ordutegia zabalduko da, eta kultura-jardueretarako espazioen lagapena berriro abian jarriko da, betiere aipatutako dekretuan ezarritako baldintzak errespetatuz.

"Artista bat auzoan" 2021

Maiatzaren 12tik 28ra bitarten «Artista bat auzoan» ekimenaren lehen fasea izango da. Aurten hautatutako zortzi artistek beste horrenbeste bideo egingo dituzte beren lana eta esperientziak erakusteko eta Getxo Kultura sare sozialen bitartez zabalduko dira.

Kontzertua: Dulce Pontes

Kontzertua: Dulce Pontes

Dulce Pontes fadoaren ahots handietako bat da. Bere ahotsaren aldakortasunagatik eta bere berotasun hunkigarriagatik ezaguterraza, artista famatuekin jardun da, esaterako Ernio Morricone, George Dalaras, Andrea Bocelli eta Jose Carrerasekin. Agertokien gainean 30 urte baino gehiagoko ibilbidearekin, maiatzaren 22an Getxora dator bide berriak aztertu eta, aldi berean, bere pieza esanguratsuenak eskaintzen dituen proposamen batekin. Sarrerak agortuta.

2021eko Nazioarteko Dantza Eguna

2021eko Nazioarteko Dantza Eguna

Apirilaren 29an Nazioarteko Dantza Eguna izango da, Getxon kalean eta publikoaren aurrean bertoko dantza eskola eta akademiek urtero ospatzen duten eguna, hain zuzen ere. Aurten hori ez da posible izango osasun egoera dela eta, baina apirilaren 28an Getxo Kultura sare sozialetan zabalduko den bideoa grabatu da data hori ospatzeko.

Muxikebarriko programazioa: 2021eko maiatza-abuztua

Muxikebarriko programazioa: 2021eko maiatza-abuztua

Jarduera bizia izango da Muxikebarrin datozen lau hilabeteetan, bertan berrogeita hamar bat ekitaldi izango baitira. Maiatza eta abuztua bitartean, musika, dantza, antzerkia, umorea eta bertsolaritza izango dira protagonista Dulce Pontes, Kukai, Leo Bassi, Kalakan, Ene Kantak eta Bulegoren eskutik, artista eta talde garrantzitsuenak aipatzearren, baita udako programazioko hitzordu ohikoenetako bi ere: Jazz eta Folklore jaialdiak. 

Getxoarte 2021

Getxoarte 2021

Getxoartek tokiko sorkuntzari begiratuko dio aurten. Apiriletik abendura bitartean hainbat programa eta ekimen jarriko dira abian Getxoko arte, hezkuntza eta gizarte sareari zuzenduta.

Getxoarte 2021:

Getxoarte 2021: "Hezetasuna" erakusketa (Esteban Ramos Erdozia)

Getxoarte 2021eko Bitartekaritza eta Egoitza programaren barruan, Esteban Ramos Erdoziak Getxotik desagertutako paisaia aurkeztuko digu. Erakusketak Hezetasunaren auzoan 2013 eta 2015 bitarteko egindako argazkiak biltzen ditu eta horien bitartez artistak baratzeko paisaiari eta hura osatzen duten elementuei buruz hausnartzeko gonbidatu nahi gaitu. Apirilaren 16tik uztailaren 18ra Zirri-marra Arte Tailerreko Bi Hormetara espazioan.

Oharra: Dena DeRose Trioren kontzertua bertan behera geratu da

Oharra: Dena DeRose Trioren kontzertua bertan behera geratu da

Osasun-egoeraren larritzea eta mugikortasun murrizketak direla eta, apirilaren 24an Areetako Andrés Isasi Musika Eskolan programatuta zegoen Dena DeRose Trioren kontzertua bertan behera geratu da. Kultur Etxeak sarreren itzulketa egingo du.

Programazio artistikoko deialdia

Programazio artistikoko deialdia

Getxoko elkarte eta enpresek proposatutako hamabi proiektu aukeratu ditu Kultur Etxeak 2021. urtean zehar udal zentroetako programazioan txertatzeko. Horiek guztiak aurkeztu ziren getxotarrek bultzatu edota eginiko proiektuen erakustea sustatu eta ahalbidetzeko asmoa duen deialdira, pasa den urteko azaroan zabaldu zena. Kultur Etxeak 100.000 euro esleitu dizkio proiektuen erakusteari.

Oharra: Mugikortasun murrizketa eta sarreren itzulketa (2021/02/15)

Oharra: Mugikortasun murrizketa eta sarreren itzulketa (2021/02/15)

Eusko Jaurlaritzak otsailaren 12an osasun-neurri berriak ezarri ditu. Hori dela eta, gaur hasita, otsailak 15, eta, momentuz, 20 egunez, Getxon edo mugakide diren herrietan bizi ez diren pertsonak ezin izango dira bertan programatutako kultura ikuskizunetara etorri. Eskatuz gero, Kultur Etxeak sarreren dirua itzuliko die murrizketak eragindako pertsonei.

Aurrera! Bizkaia Kultura Bonoa

Aurrera! Bizkaia Kultura Bonoa

Bonua (BAKB) erabil daiteke 2021eko maiatzaren 31ra Muxikebarrin izango diren ikuskizun guztietan.

Oharra: 2020-21 ikastruteko tailer eta ikastaroen edukierak

Oharra: 2020-21 ikastruteko tailer eta ikastaroen edukierak

Covid-19ko protokoloaren arau berrien ezarpena dela eta, jakinarazi nahi dizuegu Getxoko Kultur Etxeak antolatutako zenbait tailerretan, eta baita Unibertsitateko Aisialdi Kulturaleko ikastaroetan ere, edukiera-aldaketak egin direla. Aldaketa horiek egungo araudia bete eta ikasle, irakasle eta monitoreen segurtasuna bermatze aldera egin dira.

Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra política de cookies, aquí Si continuas navegando estás aceptándola
Política de cookies +