2025/1/21
Eusko Legebiltzarreko Mahaiak, 2024ko urriaren 29ko bileran, tramiterako onartu zuen PENTSIOEN OSAGARRI BAT BERMATZEKO NEURRIEI BURUZKO LEGE PROPOSAMENA (24/10/31ko EHAA).
Legegintzako Herri Ekimena arautzen duen Legearen 6.2 artikuluan xedatutakoa betez, EAEko Hauteskunde Batzordeak, abenduaren 23an, “Pentsioen osagarria” legegintzako herri-ekimena sustatzen duen Batzordeari jakinarazi zion sinadurak biltzeko 4 hilabeteko epea ireki zela.
Aipatutako legearen 8.2 artikuluan xedatutakoaren arabera, sinadurak bilduko dira Udaletxean, Foruen kaleko 1ean, beheko solairuan, 2025eko urtarrilaren 21tik apirilaren 24ra arte, 9:00etatik 13:30era.