2023/11/15
Datozen asteetan espaloia hobetzeko lanak egingo dira udalerriko bi kale gehiagotan: Telletxen, 10.etik 18.ra arteko zatian, eta Bajada de Arrigunagan, Talaieta eta Artagan kaleen artean.
Telletxen, lanak ostegunean, azaroak 16, hasiko dira, aipatutako espaloi-zatian oinezkoen ibilbidea hobetzeko, zoladura berrituta, hustubideak eginda eta espaloian zabalguneak eginda.
Lanen ondorioz -3 asteko epea aurreikusten da lanak amaitzeko-, oinezkoentzako ibilbideak desbideratuko dira obraren gauzatzearen arabera (desbideratze horiek behar bezala seinaleztatuta egongo dira), aparkatzeko plazak okupatuko dira, obrako materialak pilatuta eta etxolak instalatuta, eta erabiltzaileentzako afekzioak egongo dira obra egingo den espaloi zatiko garajeetarako sarbideetan (behar den unean jakinaraziko dira eraginak).
Bajada de Arrigunaga eta Sarrikobasori dagokienez, lanen helburua berbera da, eta astelehenean, azaroak 20, hasiko dira, kaltetutako eremua balizatu eta seinaleztatuta. Uste da lanek 5 aste iraungo dutela Bajada de Arrigunagaren kasuan, eta 2 aste Sarrikobasori dagokionez; eta Telletxeko obrek izango dituzten eragin berberak izango dituztela bi kasuetan.