2023/11/20
Zozketa egin ondoren eta esleipenaren aurretik, Getxoko Udalak plegu hauetan eskatzen diren baldintzak betetzen direla egiaztatuko du.
Baldintza horiek betetzen ez direla ikusiz gero, entzunaldiaren izapidea emango da zuzentzeko, eta, hala ez bada, dagokion eskaera baztertzea erabakiko da.
Baldintzak betetzen dituzten eskabide guztiei eskatuko zaie 10 eguneko epean Udal Diruzaintzan gordailutu dezatela lehen hilabeteko errentamendu-prezio gisa esleitutako zenbatekoa, bai eta agiri honetan ezarritako bi (2) hileko fidantza ere.
Epe hori igaro eta gordailurik egiten ez bada, ebazpen bidez dagokion eskaera baztertuko da.