2023/9/12
Taldeko laguntza emozionalari eta dolu-prozesuan dagoen taldeko kudeaketa emozionalari buruzko bi tailer berri izango dira Udalak, urritik abendura bitartean, mendeko pertsonen etxeko zaintzaileentzat antolatutako programan. Bi horiekin batera, erlaxazio ikastaro bat eta estimulazio kognitiboko beste bat ere emango dira.
Ohi bezala, ikastaroak doak izango dira ordutegi eta udalerriko auzo desberdinetan, Bizkaiko Foru Aldundiak mendekotasun egoeran egiaztatutako bizi-lagunak zaintzen dituzten familiarrei laguntza eskaintze aldera.
Izen-ematea egiteko epea irailaren 12tik 26ra arte izango da, Call Center Zerbitzuan (010 Getxotik edo 94 466 0000) telefonoz 08:00etatik 18:30era, edo Algortako Urgull kaleko z/g-eko bigarren solairuan dagoen Gizarte Zerbitzuen egoitzan, 08:00etatik 14:0etara. Informazio gehiago 683 193 092 zenbakian kontsulta daiteke.