2025/3/5
Emakumeen arteko sareak ehunduz memoria kolektiboaren bidez izango da Udalak martxoaren 8an Emakumeen Nazioarteko Eguna ospatuko dela eta, Gurari Emakumeen Etxean antolatuko dituen jardueren leloa. Egun hori ospatzeaz gain, duela gutxi martxan jarritako Etxe berriaren garrantzia nabarmendu nahi da, baita emakumeen mugimenduarena eta mugimendu feministarena ere, aipatutako guneak aldarrikatu eta posible egiteko orduan.