2025/1/29
Bihar, osteguna, urtarrilak 30, hasiko da 2026ko Aurrekontu Parte-hartzaileen lehen fasea, eta, bertan, otsailaren 23ra arte, herritarrek ekarpenak arin, erraz eta argi egin ahal izango dituzte. Lagundu Getxo hobetzen lelopean, Udalak prozesua garatzen jarraituko du, 2017tik kontsolidatua, eta milioi bat euro bideratuko dira horretara.
Herritarren Partaidetzarako zinegotzia Gorka Mostajok esan duenez, “ziur gaude herritarrek badituztela gure udalerria hobetzen edo getxotarren bizi-kalitatea hobetzen lagun dezaketen proposamenak. Udalak prozesu honetan parte hartzera animatzen du, guztion artean Getxo hobea eraiki ahal izateko”.
Otsailaren 5ean, 19:00etan, Benta gunean (Aingeruaren etorbidea 49) informazio-saio bat izango da, prozesua hurbiltzeko eta udal aurrekontuaren kontu garrantzitsu batzuk ezagutarazteko.