2024/9/26
Udalbatzak behin betiko onetsi du gaur Hiri Antolamenduko Plan Orokorraren (HAPO) aldaketa zehatza eta ez da inolako alegaziorik aurkeztu. Ondorioz, hirigintza-arauetako hiru artikulu aldatuko dira; horren bidez, mugatuko dira Portu Zaharreko etxebizitza turistiko berriak (ondare historikoa babesteko, Europako jurisprudentziari jarraikiz) eta Getxoko gainerako tokietan arautuko dira. Puntu hori hasiera batean onetsi zen uztailean eta boto berdinekin atera da aurrera, hau da, EAJ/PNV, PSE-EE eta EH Bildu alderdien aldeko botoekin eta PP eta Elkarrekin Podemos alderdien abstentzioekin.