2024/9/23
Udalak proiektu berritzailea abiarazi du udalerriko ostatu turistikoen (hotelak, pentsioak eta apartamentu turistikoak) ingurumen-inpaktua neurtzeko, karbono-isuriei dagokienez. Programa honen helburua da establezimendu horiek sortutako karbono-aztarna kalkulatzea eta irtenbide pertsonalizatuak eskaintzea haien ingurumen-inpaktua murrizteko, turismo iraunkorragoa eta ingurunearekin konprometituagoa sustatuz.
Iñigo Urkitza Turismoko zinegotziak adierazi duenez, "proiektu honen bidez, espero dugu ostatuek sortutako berotegi-efektuko gasen emisioei buruzko diagnostiko zehatza lortzea, eta horri esker, establezimenduetako arduradunek kudeaketa energetikoa, baliabideen kontsumoa eta hondakinak hobetzeko arloak identifikatu ahal izango dituzte. Gainera, haren aztarna ekologikoa arintzen lagunduko duten praktika jasangarriagoak ezartzeko tresnak eta gomendioak emango dira".
Karbono-aztarnaren kalkulua
Prozesua asistentzia indibidual eta guztiz pertsonalizatuaren bidez egingo da. Haste-ko, jarduerari, energia-kontsumoari, okupa-zioari, langileei eta abarri buruzko informa-zioa bilduko da, eta, ondoren, datu guztiak Eusko Jaurlaritzaren IHOBE Ingurumen Jar-duketarako Sozietate Publikoaren karbono-aztarnaren kalkulagailuan irauliko dira. Az-ken urteko datuak aztertu ondoren, emai-tzak txosten batean islatuko dira eta aztar-na murrizteko ekintza-plana egingo da. Az-tarna hori Trantsizio Ekologikorako Ministe-rioan erregistratzeko behar den informazioa ere emango da.
Onurak
Karbono-aztarna kalkulatzea funtsezko urratsa da Getxoko ostatuek iraunkortasu-narekiko konpromisoa indartzeko eta ingu-rumenaz jabetzen diren turisten gero eta eskaera handiagoari erantzuteko. Proiektu honen bidez, ingurumen-emaitzak hobetze-az gain, Getxok turismo-helmuga arduratsu gisa duen irudia ere indartuko da.
Iñigo Urkitzaren hitzetan, "ahalegin hori kokatzen da Getxok garapen iraunkorra sustatzeko eta tokiko eta mundu mailako klimaren helburuak lortzen laguntzeko duen estrategia globalean. Ingurumen-inpaktua murriztean, ostatuek esperientzia turistiko ekologikoagoak eskaini ahal izango dituzte, inguruneari zein tokiko ekonomiari mesede eginez".
Proiektu hau aukera paregabea da turismo-ostatuek zuzenean ezagutu dezaten ingu-rumenean duten eragina eta, garrantzitsue-na, hura murrizteko modu eraginkorrak aurki ditzaten.