2024/9/13
Udalak berriro lizitaziora atera du “USATEGI” izeneko udal-eraikinaren ostalaritza- ustiapenaren emakida. Aurrekoa pasa den ekainaren 4an esleitu gabetzat jo zen, aurkeztu zen enpresa bakarrak uko egin baitzion kanonaren ordainketan gabealdirik ez zegoelako. Hain zuzen ere, aurrekoen aldean, lizitazio berriak gabezia hori jasotzen du, eta emakida formalizatzeko administrazio-agiria sinatzen denetik kanona bederatzi hilabetetik aurrera ordaintzea ezartzen du, edo, hala badagokio, lehen erabilerako lizentzia lortzen denetik aurrera, baldin eta aurrekoa bada. Emakidagatik ordaindu beharreko hileko kanona ere jaitsi egin da.