2024/9/11
Irailaren 12tik 22ra bitartean 2025ko Aurrekontu Parte-hartzaileen bigarren fasea garatuko da. Getxoko herritarrek lehentasuna eman beharko diete urtarrilaren 25etik otsailaren 18ra egin zen lehen fasean hautatutako zortzi proiektuei. Bertan 1149 pertsonak hartu zuten parte, 1248 galdetegi osatu zituzten eta 1572 ekarpen egin zituzten. Proiektu horiek gauzatzeko, Udalak gehienez milioi bat euroko partida gorde du.
Udaleko teknikariek ezarritako jarraibideak betetzen direla egiaztatu ondoren eta ezarritako prozedurarekin bat etorriz, baliozko ekarpenak interes orokorrekoak diren zortzi proposamenetan zehaztu dira, gure udalerriko hainbat eremu eta auzo barne.
Hautatutako proposamenak eta horiek egiteko aurreikusitako aurrekontua
PROPOSAMENAREN IZENA |
AURREKONTUA |
Aisialdi publikoko espazio bat estaltzea (haur-parkea edo plaza) |
550.000€ |
Bizikleta-garbitoki bat jartzea Areetako hondartzaren ondoan |
12.000€ |
Txakurren aisialdirako gune itxi gehiago egokitzea |
50.000€ |
Txurrukan eta Aldapan kalistenia-gune berriak jartzea eta Ereagakoa hobetzea |
130.000€ |
Azterlan bat egitea Andra Mariko merkataritza-eremua sustatzeko |
30.000€ |
Oinezkoen eta txirrindularien arteko bizikidetza-kanpaina bat egitea |
13.000€ |
Gobela kiroldegiko padel- eta tenis-pistak estaltzea |
600.000€ |
Galeako Gotorlekuaren ingurua egokitzea eta garbitzea eta bertako historia ezagutzeko bisita gidatuak egitea |
156.000€ |
Getxon erroldatuta dauden 16 urtetik gorako pertsonek eta Udaleko erregistroan inskribatuta dauden erakundeen ordezkariek hautatutako proiektu GUZTIAK baloratu eta puntuatu beharko dituzte; zortziak eta garrantziaren arabera, beren irizpidearen arabera (puntu 1 gutxien interesatzen zaionari, eta 8 puntu gehien interesatzen zaionari).
Parte-hartzea honako kanal hauen bidez egin ahal izango da (analogikoak eta digitalak):
Bozketa-liburuxka betez eta Areeta-Romoko eta Algortako Herritarren Arretarako Bulegoetako hautestontzietan utziz, baita Fadura eta Gobelako kiroldegietan, Algortako Kultur Etxean Villamonten, San Nikolaseko Liburutegian eta Romo Kultur Etxea-RKEn dauden hautestontzietan ere.
Inprimakia entregatuz, 11:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 21:00etara, ondoko informazio-moduluetan:
- Fadurako kiroldegiko hall-a (hilaren 12an, osteguna)
- Algortako Geltokia plaza (hilaren 12an, osteguna; 13an, ostirala eta 14an, larunbata)
- Bidezabalgo anbulatorioko plaza (hilaren 16an, astelehena; 17an, asteartea eta 18an, asteazkena)
- Areetako Geltokiko plaza (hilaren 19an, osteguna; 20an, ostirala eta 21ean, larunbata)
http://zeugaz.getxo.eus webgunean eskuragarri dagoen bozketa digitalerako inprimakia betez.
Formularioa utziz horretarako prestatutako postontzietan Algortako, Areetako eta Bidezabalgo geltokien inguruan eta Bentako espazioan (Angel Etorbidea 49, Andra Mari).