2024/9/10
Getxoko Udalak Eduardo Costeren bidegorriaren lanak hasi ditu. Bidegorri horrek Areetako Etorbidea eta Lamiako lotuko ditu, eta udalerriko hiriguneen arteko bizikletazko lotura hobetzeaz gain, Getxo-Bilbo bizikleten arteko ardatza bultzatuko du. Esku-hartzea Bizkaia Zubiaren plazaren parean hasiko da, 17 asteko iraupena izango du eta 315.800 euroko esleipen-aurrekontua, Europar Batasuneko Next Generation funtsek % 90ean finantzatuta.