2024/9/6
Irailaren 11tik 15era bitartean Getxo Folkek 40 urteko ibilbidea beteko du aurten, eta lau hamarkada horietan erreferentzia bihurtu da sustraiko soinuen, munduko musiken eta fusioaren esparruan. Ibilbide hori ospatzeko, nazioarteko artistak bilduko dira, hala nola Buika abeslaria, Milladoiro talde galiziarra, António Zambujo & Yamandu Costak eta Richard Bona & Alfredo Rodríguezek osatutako bikoteak izango dira protagonista ordainezko kontzertuetan. Halaber, aurten primiziako ikuskizun bat izango da eta, horretan, euskal artista eta talde ezberdinek jaialdia omenduko duten bere urteurrenean.
Sarrerak eta abonuak ohiko saltokietan (Muxikebarri eta Romo Kultur Etxea) daude salgai, baita Kutxabanken sarearen bidez ere.