2024/7/5
Punta Galea Txirrindulari Elkarteak Getxoko 79. Zirkuitua (Otxoa Anaien Memoriala) aurkeztu du gaur goizean. Parisko Olinpiar Jokoak direla eta, proba abuztuaren 11n lehiatuko da. Lasterketak aurten ospatuko du lehen edizioa, Getxoko Arenas Klubak antolatua, 1924an izan zela.
Ibilbidea aurreko urteetakoaren antzekoa izango da: irteera neutralizatua Guggenheimeko zabaldegian 12:00etan eta helmuga Foruetan (Getxoko epaitegien aurrean), non lehiakideek 7 itzuliak bete beharko dituzte guztira 196,5 km izango dituen zirkuituan. Baieztatutako 19 taldeen artean, Astana, Arkea-B & B Hotels, Cofidis, Lidl-Trek eta Movistar nabarmentzen dira, guztiak World Tour kategoriakoak.