2024/4/2
Apirilaren 3tik 19ra Algortako Sarrikobason babes ofizialeko 68 etxebizitza (erregimen orokorra) errentamendu-erregimenean esleitzeko prozeduran parte hartzeko eskabideak aurkeztu ahal izango dira. Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian (EHAA) argitaratu denez, 68 etxebizitzetatik 3 bi logelatakoak dira, 90 m2 inguruko azalera dute eta mugikortasun urri iraunkorra duten pertsonentzat egokituta daude. Gainerako 65 etxebizitzetatik, 6 logela bakarrekoak dira eta 50 eta 55 m2 artekoak; 48 etxebizitza, bi logelakoak eta 55 eta 65 m2 artekoak, eta 11 hiru logelakoak eta 78 eta 88 m2 artekoak.