2024/3/27
Udal-gobernuaren (EAJ/PNV eta PSE-EE) aldeko botoekin, PPren abstentzioarekin eta EH Bilduren nahiz Elkarrekin Podemosen aurkako botoekin, gaur egin den ohiko osoko bilkuran adjudikatu da honako hauek barne hartzen dituen kontratu berria: hiri-garbiketako, gaikako bilketako eta hiri- zein udal-hondakinen garraioko zerbitzu orokorrak; udaleko ingurumen-gunearen ustiapena; tamaina handiko objektuen eta tresnen bilketa, berrerabiltzeko prestatzeko premisaren pean; eta etxeko hondakin arriskutsuak biltzeko guneen kudeaketa.
Kontratuaren gehieneko aurrekontua 58 milioi euro ingurukoa izango da (BEZa barne) bost urterako; horren bidez, saiatuko dira Hondakinen Legean ezarritako birziklatze-helburuak betetzen, hau da, 2025. urterako hiri-hondakinen % 55, eta 2030. urterako % 60.