2023/10/3
Datorren ostiralean, urriak 6, hasiko da Getxo Eszenaren 41. edizioa, arte eszenikoei eskainitako programa, eta hilaren 22ra arte zenbait iziplinatako ikuskizunen eskaintza zabala hartuko du. Guztira, hamar lan antzeztuko dira Muxikebarrin, gehienak euskal konpainien eskutik, baina baita Euskaditik kanpoko beste batzuen eskutik ere. Sarrerak Kultur Etxeko ohiko salmenta-kanaletan daude eskuragarri.