2023/9/27
“Udalerrian komun publiko gehiago jartzea” izan da proposamenik bozkatuena 2024ko aurrekontu parte-hartzaileen proiektuak lehenesteko fasean; fase hori joan den igandean, irailaren 17an, amaitu zen. Bigarren fase honetan 1.132 bozketa baliodun zenbatu dira (aurreko edizioan baino % 88,98 gehiago). Horietatik 935 paperean eta 197 modu elektronikoan, Zeugaz plataformaren bidez. Mikel Erkoreka Gobernu Irekirako eta Komunikaziorako zinegotziak nabarmendu duenez, “parte-hartzeak nabarmen egin du gora, eta, gure ustez, herritarrek gero eta interes handiagoa dute ekimen parte-hartzaile horien inguruan”.
“Udalerrian komun publiko gehiago jartzeko” proposamenaz gain, beste hiru proposamen bozkatuen hauek ere aukeratu dira, aurrekontu parte-hartzaileen ondorioz gauzatzeko: txakurren DNA errolda bat sortzea gorozkiak jasotzea bultzatzeko; Fadurako kiroldegian hainbat berrikuntza egitea: spinning gela, aldagelak eta ikasteko gela; eta Bolueko belar artifizialeko zelai bat eta aldagelak berritzea.
|
Paperezko inprimaki bidez lortutako puntuak |
Zeugaz bidez lortutako puntuak |
Puntu guztiak proposamen bakoitzeko |
Kostu ekonomikoa |
Komun publiko gehiago jartzea |
5531 |
1110 |
6641 |
250.000 € |
Txakurren DNA-errolda egitea, gorozkiak jasotzea bultzatzeko |
4953 |
1104 |
6057 |
360.000 € |
Fadura kiroldegian hainbat berrikuntza egitea: spinning aretoa, aldagelak eta ikasketa-gela |
4632 |
1097 |
5729 |
85.000 € |
Bolueko belar artifizialeko zelaia eta aldagelak berritzea |
4003 |
867 |
4870 |
550.000 € |
Lehenengo hiru proiektuak 695.000 eurokoak dira. Laugarren proiektuaren batura (550.000 €) 1.000.000 eurotik gorakoa izango litzateke (Aurrekontu Parte-hartzaileetan ezarritako muga). Hala ere, aurrekontu osoa aprobetxatzeko, eta, aldi berean, bozketen ordena errespetatuz, aurrekontu parte-hartzaileak osatu egingo dira, herritarrek aukeratutako laugarren proiektua ere sartu ahal izateko: Bolueko belar artifizialeko zelai bat eta aldagelak berritzea. Ildo horretan, Mikel Erkorekak azpimarratu du: “Gobernu Taldeak garrantzi handia eman die aurrekontu parte-hartzaileei, eta ez du zalantzarik izan horiek osatzeko, herritarren eskaerei erantzuteko eta laugarren proiektuari ere ekin ahal izateko”.
Kanpoan geratu dira bozka zitezkeen beste lau proposamenak:
• Lorategi bertikal bat sortzea (4704 boto)
• Kalisteniako parke baten instalazioa (4531 boto)
• Andra Mari eta Neguriko merkataritza-guneak sustatzeko azterlan bat egitea (4428 boto)
• Areetan erakustaretorako lokal bat erostea (3792 boto)