2023/3/28
Martxoaren 29tik apirilaren 14ra zabalik egongo da eskaera egiteko epea Kirol Portuan dagoen Getxo Itsas Hub Kirol Ekintzailetzako Zentroan udal-espazioak okupatzeko. Oraingo honetan 22 lanpostu lagako dira, erabilera finkoko edo iraunkorreko 8 lanpostu eta 14 lanpostu txandakatu edo malgu, 2 urteko aldi batean, urtebeteko luzapenerako aukeraz. 22 lanpostuak uzteaz gain, Getxo Itsas Hubek bilera-gelak eta erabilera anitzeko gela bat ditu. Zentroak, halaber, jardunaldiak, topaketak eta bilerak antolatzen ditu ekosistema nautikoko enpresa eta proiektuentzat, nahiz eta Huben ez izan haien egoitza.
Eskabideak Administrazio Elektronikorako Bulegoaren (AEB) bidez egingo dira, “Getxo Itsas Hub 2023 eskaera” eredua betez. Informazio gehiago: getxoitsashub@getxo.eus eta Getxo Itsas Huben.
Martxoaren 30ean, osteguna, eta 31n, ostirala, 10:00etatik 14: 00etara, ate irekien bi jardunaldi izango dira espazioa, deialdiaren ezaugarriak eta zalantzak argitu nahi dituzten pertsonentzat. Izena eman behar da getxoitsashub@getxo.eus helbidean edo 94 466 01 40 telefonora deituz.