2023/3/22
3.926 da GetxoBizi bizikleta publikoa mailegatzeko udal zerbitzu berriak lehen bi hilabeteetan erregistratu duen alokairu-kopurua, hau da, batez beste 106 alokairu egunean. Aldi horretan 731 pertsonak erabili dute zerbitzu hori, eta otsaila izan da erabilera gehien izan dituen hilabetea, 3.361 guztira, mailegu zerbitzua ezarri zenetik (aurreko maximoa 2017an izan zen, 2.460).