2023/2/21
Getxoko Nazioarteko 46. Jazzaldiaren Talde Lehiaketako epaimahaiak lehiaketaren aurreko fasearen aukeraketa egin berri du, eta finalean parte hartuko duten lau bandak aukeratu ditu: “Vincent Meissner Trio” (Alemania), “Giulio Ottanelli Quartet” (Frantzia), “Jarecki Jazz Octet” (Polonia) eta “Víctor Carrascosa Quartet” (Suitza).
Lehiaketa ekainaren 28tik uztailaren 1era bitartean egingo da Muxikebarrin. Kontzertuak 21:00etan izango dira, jaialdiko emanaldi nagusien aurretik.