2022/12/2
- Hasiera baten onartu zen GETXOKO HIRI ANTOLAMENDUKO PLAN OROKORRAREN BERRIKUSPENA, INGURUMEN AZTERKETA ESTRATEGIKOAREKIN batera, 2022ko irailaren 30eko ezohiko osoko bilkuran.
- Dokumentazio osoa jendaurrean dago eta alegazioak aurkez daitezke 2023ko URTARRILAREN 15era ARTE.
- Informazio gehiago (HAPOri buruzko orrialde berezia)
Banakako eta taldeko alegazioak: Une oro Administrazio Elektroniko bulegoaren bitartez. Identifikatu ondoren jarraitu beharreko ibilbidea hau da::
- Nire erregistro telematikoa (ESKAERAK) > Egin eskaera > Getxoko Udala > Nire oharra > Datu orokorrak > Eskaera-ohar Gaia > Bestelakoak / Miscellaneous" o "Lizentzia / Lizentzia hirigintza" > Eskaera-ohar Eredua > PGOUren Berriskupenaren hasierako onespenaren ARGUDIOAK
(Ordutegia: 24/7)
- Banaka bakarrik: alegazioak Algortako (Torrene kalea) eta Areeta-Erromoko (Las Mercedes kalea) Herritarren Arretarako Bulegoetan, astelehenetik ostiralera, 8: 00etatik 14: 00etara. HABek eredu normalizatua dute eskaera aurkezteko, hemen deskarga dezakezu edo in situ bete.
Zure datuak eta kontsultaren arrazoia kanal bidez utz ditzakezu. Plana idatzi duen taldea zurekin harremanetan jarriko da hitzordua emateko.
- 010 / 94 466 00 00 telefonoaren bidez
- Algortako eta Areeta-Erromoko Herritarren Arretarako Bulegoak