Dantza, Antzerkia
Data: 2023/3/29 - 2023/5/29
Ordutegia:
Tokia: Ikusi informazioa
Martxoaren 29tik maiatzaren 29ra arte arte eszenikoen taularatzea bultzatzeko «Juana Bizkarra» 3. Egonaldirako deialdia abiatuko da. Getxoko Kultur Etxeak bultzatutako ekimen hori konpainia profesional, sendotu eta sortu berriei zuzenduta dago proiektu eszenikoak egiteko, eta getxotar askoren seme-alabak hezi eta hazi zituen ume-zaintzaile ezagun baten izena hartzen du. Deialdian hautatutako proiektuari eszenikoari 10.500 emango zaizkio hori ekoiztu eta muntatzeko, eta horiek aurkezteko epea maiatzaren 29ra arte egongo da zabalik.
Ekimen honen bitartez euskal kultura sektoreari lagundu nahi zaio, espazio profesionala, baliabideak eta zuzkidura ekonomikoa eskainiz antzerki-lanak, obra koreografikoak, eszenikoak edo performatiboak ekoizteko eta muntatzeko. Aldi berean, sormen-prozesua Getxoko herritarrei hurbildu nahi zaie, kulturan duten ezagutza, esperientzia eta parte-hartzea hobetze aldera. Egoitzan, gainera, hiru topaketa egingo dituzte Getxoko herritarrekin eta herriko taldeekin. Azken horien kasuan, konpainia profesionalen eta tokiko kultura-sektorearen arteko elkarrekintza sustatu nahi da.
Hautatutako ikuskizuna ekoitzi eta muntatzeko, eta horren bitartekotza-plana garatzeko epea irailaren 4tik urriaren 1era izango da. Egonaldia Muxikebarri zentroko Arrigunaga aretoan izango da eta 2023ko urrian estreinaldirako bi emanaldi eta obraren entsegu orokor ireki batekin amaituko da.
Hartzaileak
Deialdian izena emana ahal izango izango du bere jarduera arte eszenikoen barruan garatzen duen edozein pertsona juridikok, hala nola antzezlanak, koreografikoak, eszenikoak edo performatiboak muntatzen dituzten antzerki-, dantza-, txotxongilo- eta zirku-konpainiek. Edozein galdera egin nahi izanez gero, interesdunek honako helbide elektronikora jo dezakete: programazioa@getxo.eus.