Ekonomia Sustapena
Data: 2025/3/13 - 2025/3/13
Ordutegia: 9:30-14:30
Tokia: BiscayTIK
Laboral Kutxa Bilbao Surf Film Festival jaialdiaren hamargarren edizioak Ikus-entzunezko Industriaren Jardunaldiaren laugarren edizioa hartuko du, eta honako programa hau izango du:
IV. Kultura- eta Sormen-Industrien Jardunaldien lehengo multzoa. Zuberoa Andresek dinamizatua eta streaming bidez emana.
9:30 Euskadiko elkarte-sare berria Ignacio Rotaecherekin (EPE-Ibaia)
10:15 Europa Sortzailea: Welcome Miss/Mister EU, Ainhoa Gonzálezekin (Europa Creativa Desk Media Euskadi)
Teknologia eta sorkuntza
11:30 IAren ontasunak eta arriskuak Pablo Álvarezekin (MaxMaxData)
12:15 Ikus-entzunezko murgiltzailea 360/VR, Pyerre Lapeyraderekin (SpaceinVR)
Sormena bultzatzea
13:00-14:00: Tartanga Prestakuntza Zentroarekin lankidetzan. Zuberoa Andresek dinamizatua eta streaming bidez emana. Dokumentu-produkzioko pertsona ezagun baten presentziarekin, aurrekontu txikiko zinema dokumentalaren eta zinemaren produkzioari buruzko gakoak emateko.