Data: 2024/10/9 - 2024/10/9
Ordutegia: 14:30-16:30
Tokia: Getxo Itsas Hub
1. saioa – Ekonomia zirkularraren eta deskarbonizatuaren hastapenak eta gaur egungo testuingurua.
Urriaren 9an. 14:30-16:30
Lehenengo saioan, ekonomia zirkularrari, klima-aldaketari nahiz horien ondorioei buruzko kontzeptu orokorrak azalduko zaizkie itsasoko eta irristaketako sektorean diharduten enpresei. Enpresek aurre egin beharreko arauzko nahiz merkatuko ingurumen-kontrolatzaileak nabarmenduko dira.
Hauexek izango dira saioaren edukiak:
- Ekonomia zirkular eta deskarbonizaturako trantsizioa.
- Zer da ekonomia urdina? Ekonomia urdin jasangarrirako erronkak eta aukerak.
- Arauzko ingurumen-kontrolatzaileak: Europako, Estatuko nahiz autonomia-erkidegoko lege-esparruan egondako berrikuntzak, besteak beste ekodiseinuari, garraioa deskarbonizatzeari, ontzi jasangarriagoak egiteari eta itsasoak nahiz ozeanoak babesteari buruz.
- Ekonomia zirkular eta deskarbonizaturako trantsizioa sustatzen duten merkatu-kontrolatzaileak: kontzientziatuta dauden kontsumitzaileek izan ohi dituzten joerak, bezeroen ingurumen-irizpideak, etab
Izen-emateak.