Getxo jaiak, Turismo
Data: 2023/8/2 - 2023/9/30
Ordutegia: Egun osoa
Tokia: Getxo
Getxok hainbat jai ditu urtean zehar.
Auzo bakoitzak jai ezberdinak gozatzen ditu, kirol, familia eta gau izaerako jardueraz beteriko egitarau luzeak dituztela. Jaiegun hauetan udalerrian giro herrikoi eta atsegina sumatzen da. Hauek dira Getxoko jairik garrantzitsuenak:
Romoko jaiak famatuak dira antolatzen dituzten askotariko ekitaldiengatik eta gau-giro biziagatik. Pintxoak, poteoa dira hemengo jaiei zaporea ematen diotenak, hainbat kontzertu eta dantzaldi ere dauzkatenak.
Tabernetako pintxo lehiaketa, kalejira, txistorra-jana, koadrilentzako olinpiadak, euskal dantza tradizionalak, sardina-jana... Egun hauetan Getxon bazaude, etorri Romoko giroa ezagutzera.
Nekazaritza-merkatu ospetsu hau urtero egiten da, abuztuaren 10ean, eta bertan egun atsegina pasa daiteke, Bizkaiko tokian tokiko nekazarien barazki eta ortuarien postuetatik paseoan eta euskal gastronomiaren produktu tipikoak dastatzen. Merkatua Algortako San Nikolas Plazan egiten da eta bertan hainbat barazki-postu txiki eta loreenak, artisautzakoak eta hestebeteenak nahasten dira, denak ere Euskal Herriko artisauek eginak. Oso aukera ona da gazta, ortuko produktuak eta euskal gozoki tipikoak erosteko.
Portuko xarma bereziari esker, aintzinako ohiturak errespetatzen dituzte, eta beraien euskal musika tradizionaleko emanaldiak, herri dantzak eta portuko txapelketak famatuak dira: gazteak kukaña bertikaleko trofeoa eskuratzeko lehiatzen dira eta altxaerak egiten dituzte. Sardina-jan herrikoiak, marmitako lehiaketa eta zenbait ekintza kultural egiten dira. Jai hauetan jaio zen kalimotxo edari famatua, kola-freskagarriaren eta ardo beltzaren arteko nahasketa. Zehazki, Portu Zaharreko 1972ko jaietan asmatu zuten getxotar gazte batzuek. Kalimotxoaren sorrerari buruzko historia hemen aurki dezakezue.
Auzo honek bere jaiak iraileko azken asteburuan ospatzen ditu, Mesedeetako Andra Mariaren ohorez. Jai hauek ekintza-egitarau aberatsa daukate, Getxoko auzo honen lasaitasuna ostiraletik igandera hankaz gora jartzen dute. Herri osoa irteten da jaietara, adin guztietarako giroa baitago