Antzerkia
Data: 2023/5/26 - 2023/5/26
Ordutegia: 19:30
Tokia: Muxikebarri (Arrigunaga aretoa, eserlekuekin)
Bi gizabanako beraiek eraikitako mundu batean bizi dira. Unibertsoak planik ez duela sinetsita, egotea erabakitzen dute, ondo eta elkarrekin, egonean. Bizitza konplexua dela sentitzen dute, ez duela merezi borrokatzea eta, aldi berean, burdinazko borondatearekin bizitzeko beharra dute. Kontraesan horrek batzuetan harriduran kokatzen ditu eta beste batzuetan neke existentzialean. Beren ekintzek ez dute xederik baina zentzua ematen saiatzen dira. Ororen gainetik, existitzeko beharraz hitz egiten digun komedia da, kosmosa eta lurraren artean, malenkonia eta kabaretaren artean, materia ilunaren eta karaokearen artean toki bat aurkitzeko beharraz ari dena