Turismo, Getxo Beste ekitaldi batzuk
Data: 2023/2/10 - 2023/5/28
Ordutegia: 10:00etatik-19:00etara
Tokia: Museo Guggenheim Bilbao
MIRÓ. ERREALITATE ABSOLUTA (PARIS 1920-1945)
Joan Miró (Bartzelona, 1893–Palma Mallorcakoa, 1983) XX. mendeko artista handienetakoa da. Haren obrak miresmena pizten du bere berrikuntza formal erradikalengatik, lehen abangoardien testuinguruan garatuak, batez ere dadaismoaren eta surrealismoaren inguruan. Kontu espiritualez ere interesatu zen Miró, mistikaz, irudipenez eta ametsez liluraturik. Errealitate absolutua erakusketak: 1920tik —Parisera egin zuen lehen bidaiaren data— 1945era doana.
Margolariak izan zuen etengabeko ideia-jasa da urte horietako ezaugarri nagusia, abiapuntuko errealismo magikotik hasi eta hondo anbiguoen gainean konstelazio itxuran edo flotatzen ageri diren zeinuz osatutako lengoaia pertsonalarekin buka. Eboluzio horretan nabaria da Mirók historiaurreko artearekiko —labar-pinturak, petroglifoak eta estatuatxoak barne— zuen erakarpena, artearen hastapenetara itzultzearen alde egiten baitzuen, haren jatorrizko zentzu espirituala berreskuratu nahian
Hainbat aukera eskaintzen dizkizugu Getxon, Bilbotik 20 minutura soilik; bertan, euskal kostaldeaz, hondartzaz eta itsas brisaz gozatu ahal izango duzu.