Kulturak elkartu eta ospatzeko guneak sortzen dituen ekimena
Jardueraren helburua da pertsonen arteko, eta euskal kultura eta udalerrian dauden kultur anitzen arteko zubiak eraikitzea, eta horregatik, ohikoa denez, mendian ibiltzeaz gain, partaideek Euskal Herriko eta munduko hainbat lekutako ipuin eta kondairak partekatuko dituzte.
Bizilagunak proiektua Getxoko Udalaren, Getxoko Etorkinen Plataforma Federazioaren eta Egizu Euskara elkartearen arteko lanaren fruitua da.
Gainera Ibilki elkartearen laguntza duen irteera hau doakoa da,
baina aurretik izena eman behar da https:labur.eus/mendira22 formularioaren, 622433085/655603809 zenbakien, edo mezu baten bidez getxobizilagunak@gmail.com helbidera.
Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra política de cookies, aquí
Si continuas navegando estás aceptándola