Udal Etxebizitza Plana

Udalak gutxienez 150 babestutako etxebizitza eraikiko ditu 35 urtez azpiko gazteen artean errentako etxeak sustatzeko

Udalak gutxienez 150 babestutako etxebizitza egingo ditu 2010 eta 2012 urte artean Alango auzoan, Algortan, herriko 35 urtez azpiko gazteei errentan emateko.

Hiri-lurzoruan Etxebizitzak egiteko udal Plangintzan jasotako jardunbideetan lehena da. Plana EAJ/PNV eta PSE/EE taldeek adostutakoa da eta datozen 5 edo 6 urteetan garatuko da Getxon, Alkate Imanol Landak gaur aurreratu duenez. Bere hitzetan, “alokairuaren formula egokia da pertsona gazteek etxebizitza bat eduki ahal izateko eta gizartearen eskaera honi erantzuna emateko behar diren baliabide publikoak maximizatzea ahalbidetuko duen etxebizitza parke txandakakoa egokitu aldera”.

Getxoko Udalako Alkatea, Imanol Landa, adierazpenak

Planaren jomuga nagusia da gizartearen etxebizitza eskaera ahal den gehien betetzea eta, hartara, 918 eta 1279 arteko babestutako etxebizitza kopurua eraikitzea aurreikusten du (BOE-VPO eta etxebizitza tasatuen artean) -50 eta 75 metro koadro erabilgarrikoak-, hurrengo bosturtekoan HAPOn jasotako hiri-lurzoruan. Hain zuzen, Alangoz gain, San Nikolas, Zubilleta, Sarrikobaso, Ormaza, Konporte, Iturribarri II eta Venantzio esparruetan egingo dira ere.

Alkateak aurreratu duenez,“Plan honen helburu nagusiak dira: 14 ekintza bultzatzea behar gehiago eta zailtasun handiagoak dituztenek, batez ere 35 urtez azpiko gazteek, etxe bat errazago lortzeko; eta etxe-salerosketan eragin handiagoa izatea, etxebizitza librearen eta babestuaren arteko aldeak murrizten saiatuz”.

- Getxoko Udalako Alkatea, Imanol Landa, adierazpenak

Gobernu talde honen asmoa da, hartara, Udalak berak, edo Eusko Jaurlaritzarekin zein sustatzaile pribatuekin sinatutako hitzarmenen bitartez, etxebizitza kopururik handiena egitea “hiri-lurzoruetan, bai hiri-aprobetxamendurako utzi direnak bai erositakoak lortuz. Halaber, HAPOn aurreikusitako eta jabetza partikularra duten lurzoruen garapen urbanistikoak bultzatu nahi ditugu, Babes Ofizialeko etxebizitzaren sustatzea jasotzen dutenak, modalitatea edozein izanda ere”.

Etxebizitza horiek, errentan, azalera-eskubidean (gehienez 75 urtez), edo jabetzan emango dira. Oro har, etxebizitzaren beharra duten herritar guztientzat izango badira ere, lehentasuna izango dute honako talde hauek: 35 urte arteko gazteek; adin txikiko umeak beren kargura dituzten familia ugariek; desgaituak diren pertsonek eta beren familiek; 65 urtetik gorakoek eta beren familiek; genero indarkeriaren eta terrorismoaren biktimek; eta gizartean baztertzeko egoera izan edo arriskuan daudenek.

Etxebizitza hauek eskuratzeko ezinbesteko baldintzak dira erroldatzearena, diru-sarrerena eta etxebizitzaren beharrarena. Babes ofizialekoetan Eusko Jaurlaritzaren legedia aplikatuko da eta tasatuetan, berriz, udal ordenantzan jasotakoa.

Informazio gehiagorako sakatu hurrengo loturan: plana

Abisu Horia

Itsasaldeko arriskuagatik (Ostegunak 14, Ostiralak 15 eta Larunbatak 16)

Nabigazioa lehenengo bi milietan 09.00 orduetara arte (Larunbatak 16). Kostaldeko kalteak: 15.00 orduetara arte 13.30etatik (Ostegunak 14); 02.00 orduetara arte 03.00 etatik eta 14.30 orduetara arte 15.30etatik (Ostiralak 15).

  • Rss
  • Youtube
.
Udaltzaingoa 94 466 0202
  • Parking
  • Parking adaptado
  • Parking carga y descarga
Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra política de cookies, aquí Si continuas navegando estás aceptándola
Política de cookies +