Berriak

Neguriko 11.1 egikaritze-unitateko 1 nahiz 4 lurzatiak

2018/08/06

Neguriko 11.1 egikaritze-unitateko 1 nahiz 4 lurzatiak lehiaketaren bidez, prozedura irekia, besterentzea

neguri 11.1

  • Eskaintzak aurkezteko epea: 2018ko ekainaren 5etik abuztuaren 6ra.
  • Administrazio-klausula berezien agiria
  • Baldintza teknikoen plegua
  • Zetazun ikerketa
    - Txostenak
    - Planoa
    - Birpartzelazio-proiektua (Documento DGW)
  • iragarkia
  • Galdera ohizkoenak: 

    1) Hitzordurik eskatu ahal da lursailen besterentzeari buruzko zalantzak argitzeko?

     Ez da hitzordurik emango, informazioa web orrian argitaratua dago. Hala ere, interesaturik  dauden pertsonek kontsultak bidali ditzakete ondarea eta etxebizitza sailara  ondarea@getxo.eus  helbidearen bitartez. Kontsulta horien erantzunak atal honetan argitaratuko dira.

     2) Eskatu ahal da birzatiketa proiektua bidaltzea 7 eta 8 lursailak identifikatzeko?

    Goian ikusten denez, eskegita dago xehetasun estudioa pdf formatuan, eta birzatiketa proiektuaren plano bat dwg formatuan. Norbaitek birzatiketa proiektua aztertu badu Getxoko udalan ikusi ahal izango du.

     7 eta 8 partzelak “enparantza amankomuna” eta “espacio libre amankomuna” xedea dute. Gune amankomun hori 1,2,3,4,5,6 partzelak eta Neguri Etorb. eta San Ignazio 5 artean dago. 

     3) Non daude emaitzazko eraikinen lerrokatze eta maldak?

    Lerroldatze eta maldak xehetasun estudioan ikusi daitezke.

     4) Besterenduko diren lursailak zamatik libre al daude?

    Lursailek goian agertzen diren pleguetan adierazten diren zamak dituzte.

     5) 1 partzelako zuhaiztiak babes berezirik al dauka?

    1 partzelan zuhaitz babestu bat dago. Babes eraentza HAPOren hirigintz arauetako 11.7.1 artikuluan araututa dago, hemen ikusi daitezke.

          6) Posible da esleipendun gertatzen banaiz esleipena lagatzea etxebizitzen kooperatiba baltzu bati salerosketa eskritura publikoa egitean, behar den eran osatua eta Euskadiko Kooperatiben Erregistroan inskribatua, nahiz eta proposamenak aurkezteko egunean osatzeko egon?

 Posible da esleipenetik eratortzen diren eskubide eta betebeharrak beste persona bati lagatzea, nahiz eta hau proposamenak aurkezteko egunean osatzeko dagoen  etxebizitza kooperatiba baltzu bat izan. Baina ezin da esleipena laga eskritura publikoa egitean, aurretik udalak lagapen hori onartu behar duelako, horretarako persona esleipendunak idatziz udalari jakinarazi beharko dio erregistro bulegoaren bitartez eta ekarri lagapenaren kontratuaren kopia, lagapendunaren aitorpen arduradun espresua kontratatzeko debekuetan ez aurkitzeari buruz, zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzakoak egunean izateari buruzko ziurtagiriak, eta, lagapenduna kooperatiba bat denean, kooperatibaren eratzeari buruzko eskritura. 

        7) Ordainketa bakarra proposatzen bada behin-behineko bermea aurkeztu behar da?

Bai, lehiaketa honetara aurkeztu nahi dutenek berme hori ekarri behar dute, ordainketa era kontutan hartu gabe.

       8)  Ordainketa geroratua proposatzen bada aurkeztu behar dira plegu administratiboko bosgarren klausulako lehenengo ataleko bermeen bina ale aurkeztu behar dute?

            Esleipendunak ordainketa geroratua proposatu badu, ordaintzeko dauden zenbatekoak    plegu horretako laugarren klausulan adierazten den eran bermatu behar dira: bankuaren abala, kauzio-asegurua edo merkatuan ohikoa den behar besteko bestelako baten bidez.

       9) Aurkezten bada lizitatzailearen aitorpen arduratsua zeinean adierazten den aplika daitekeen legediak kontratatzeko ezarritako baldintzak betetzen dituela, pleguko II eranskinaren arabera, beharrezkoa da aurkeztea baldintza horien betetzea ziurtatzeko dokumentazioa?

           Ez, kontratatzeko baldintzak betetzen direla ziurtatzeko dokumentazioa bakarrik eman behar da kontratazio organuak eskatzen badu.

Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra política de cookies, aquí Si continuas navegando estás aceptándola
Política de cookies +