Berriak

Hutsik dauden etxebizitzen errolda

2017/07/21

Getxon hutsik dauden etxebizitzen diagnostikoa egiteko asmoz, Udaleko Gobernu Batzarrak kontsultategi bat kontratatzeko espedientea hastea onetsi du, berari adjudikatzeko lan hori. Ikerketa hori  gobernu taldeak (EAJ/PNV eta PSE-EE) eta EH-Bilduk 2016an sinatu zuten aurrekontu-hitzarmenetik dator. Gainera, osoko bilkurak, orain dela hilabete batzuk onetsi zuen 70.000 euroko kreditu gehigarria aipatutako alderdien eta Ciudadanosen aldeko botoekin eta PP eta Guken aurkakoekin, Getxon hutsik dauden etxebizitzei buruzko azterketa egite aldera.

Lan horren bitartez, ezagutu nahi da zein den udalerrian hutsik dauden etxebizitzen benetako egoera eta zer ezaugarri dauzkaten, errolda bat sortzeko (zenbakia, kokapena etab. adierazita). Halaber, informazioa egunean mantentzeko parametroak ezarri nahi dira, balizko agertoki eta jarduketa-hipotesiak diseinatzeko. Horretaz gain, azterketak helburu du identifikatzea zein neurri hartu daitezkeen hutsik dauden etxebizitzak mobilizatzeko.

Azterketan, besteak beste, etxebizitzen egungo eta benetako egoerari buruzko mapa edo plano bat eta material grafikoa sortuko dira (kokapena adierazita).

Getxoko Udaleko Hirigintza, Obra, Zerbitzu, Ondare eta Etxebizitza Arloko zinegotziak, Joseba Arregi jaunak, honako hau azpimarratu du: “Diagnostiko horri esker, hutsik dauden etxebizitzak erabiltzeko politikak eta estrategiak diseinatu ahal izango ditugu, benetako datuetatik abiatuta eta informazio kualitatibo oso garrantzitsua eskura izanda”.

Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra política de cookies, aquí Si continuas navegando estás aceptándola
Política de cookies +