Berriak

Gazteentzako etxebizitza

2016/12/13

Gazteentzako etxebizitza alokatzeko laguntzak

Gazteentzako etxebizitza alokairurako laguntzak 2016-2017”arloan diru-laguntzen deialdia Tokiko Gobernu Batzarrean onartu da, 250.000€ko aurrekontuko partida duena. Deialdi honen xedea emantzipazio prozesuan eta helduen munduan sartzerakoan Getxoko gazteei laguntza eskaintzea da, eta udalerriko eremu guztietan alokairu araubideko etxebizitza batera sarbide izatea sustatzea.

Hain zuzen ere, laguntza hauen helburua Getxo udal mugartean bizi diren gazteen ohiko etxebizitzaren errenta zati bat ordaintzen laguntzea da. Alokairu kontzeptutik kanpo geratzen dira eranskinei dagozkienak, esaterako aparkalekua edo trastelekua eta jabe-erkidego eta administrazio gastuak, besteak beste.

Diru-laguntza, oinarrietan ezarritako baldintzen arabera emango da, pertsona onuradunak hartutako alokairuaren gasturako. Errentamendu kontratuak indarrean egon beharko du laguntzak eskatzeko epea bukatzen den egunean. Diruz lagun daitekeen gehienezko aldia 12 hilabetekoa izango da.  

 Alokairu gastuei dagokienez, gastuok ezingo dira izan hileko 900 euro baino gehiagokoak. Diru-laguntzak jasotzeko, bizikidetza-unitateek ezingo dituzte honako diru-sarreren gehienezko mugak gainditu:  

         - 25.000 euro gordin urtean, bizikidetzako unitatea pertsona bakar batek osatzen badu.

 

         - 39.000 euro gordin urtean, bizikidetzako unitatea bi pertsonek edo gehiagok osatzen badute.

 

Laguntzen zenbatekoak honako hauek izango dira:

 

DIRU-SARRERA GORDINAK PONDERATUAK, EUROTAN

ALOKAIRU GASTUAK %

LAGUNTZA GEHIENEZ (€/hilean)

3.000,00 eta 9.000,00 € artean

50

450 €

9.001,00 eta 18.000,00 € artean

40

360 €

18.001,00 eta 25.000,00 € artean

30

270 €

25.001,00 eta 39.000,00 €  artean

20

180 €

 

 

 

 

2016ko urtarrilaren 1etik aurrera eta 2016ko abenduaren 31rarte sinatutako kontratuen alokairu gastuen ordainketari buruzko eskabideak aurkezteko epea deialdi hau Bizkaiko Aldizkari Ofizialean argitaratu –laster argitaratuko da- eta hurrengo egunetik aurrera hasiko da eta 2017ko otsailaren 28an  amaituko da.

2017ko urtarrilaren 1etik aurrera sinatutako kontratuen alokairu gastuak ordaintzeko eskabideak aurkezteko epea 2017ko martxoaren 1ean hasi eta 2017ko urriaren 31ean amaituko da. 

 Eskabidea kasuan kasuko inprimakian aurkeztu beharko da, Herritarren Arretarako Bulegoetan (HABetan) eskuragarri izango den eredu normalizatuaren bitartez zein udalaren webgunean. Laguntzak, eskabideen aurkezpen ordenaren arabera emango dira, harik eta aurrekontuan aurreikusitako zenbatekoa agortu arte. Halaber, gehienez 250.000 euroko kopuru osagarria erabili ahal izango da, betiere kreditua erabilgarri dagoela baieztatzen duen adierazpena egiten bada.

Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra política de cookies, aquí Si continuas navegando estás aceptándola
Política de cookies +